-Sega
Mariñelarena eta Kanflanka, aurrez aurre
DONOSTIA
Nafarroako segalarien txapela jokatuko da etzi Leitzan, 12.00etan hasita, estazio gaineko belardian. Kanflanka eta Mariñelarena izango dira aurrez aurre, gaur egun Nafarroan dauden bi segalariak.Kirolari bakoitzak 45 minututan aritu beharko du lanean, eta kilorik gehien mozten duen segalariak lortuko du txapela. David Mariñelarena da faboritoa. Lantzeko segalariak eskarmentu dezentea du, jadanik urte mordo batean ari baita kirol honetan. Aurten, gainera, Euskal Herriko Txapelketan ere lortu du finalerdiak jokatzeko txartela, eta oso indartsu agertuko da. Kanflanka, berriz, etxean arituko da, eta ez du animo faltarik izango. Euskal Herrikotik kanpo dago, eta hau izango da bere helburu bakarra.
|