GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-14
Ekialde hurbila sutan
«Indarkeria neurrigabea» dela-eta, ezohiko errieta jaso du Israelek
Europako zenbait Gobernuk Israel kritikatu zuten atzo Libanoko inbasioan izaten ari den jarrera bortitza dela-eta. Dozenaka zibilen hilketek Paris, Erroma eta Moskuren kontzientzia esnarazi zuten, nonbait. Ezohiko errieta horien samina samurtzeko, ordea, AEBetako, Alemaniako eta Austriako baldintzarik gabeko babesa izan zuen.

DONOSTIA

Israelek Libanon egindako sarraskiak mundu zabalean izan du oihartzuna. Gerraren atariko dirudien egoera horrek kontrako iritziak eragin ditu. Batzuek, hala nola, Ameriketako Estatu Batuek, Alemaniak eta Austriak, Israeli baldintzarik eta logika handirik gabeko babesa ematen jarraitzen dute. Israelen autodefentsarako eskubidearen argudioa nabarmendu zuten berriro ere eta errudunak eta probokatzaileak Hizbulakoak izan direla adierazi zuten.

Austriak ­Alemania bezala, Holokaustoaren kontzientzia kargua oraindik gainditu ezinik­ palestinarrei eta Hizbulari dei egin zien Israelen kontrako misil jaurtiketak eten ditzaten.

Israelgo operazioaren larritasunaren aurrean itsuarena egitea lotsagarritzat jo zuten Europako gobernurik ere izan da. Ume bihurriei esaten zaien tonuan izan arren, Israel kritikatu zuten, eta ez da gutxi. Italiak, Errusiak eta Estatu frantsesak eta espainolak Israelen jarrera «gehiegizkotzat» jo zuten.

Errusiako Gobernuaren arabera, Israelek libanoar zibilen kontra erabilitako indarkeria «neurrigabea» izan da. Libanoko subiranotasuna errespetatzeko dei egin zion Israeli.

Italiako Atzerri ministroak ildo berean egin zuen berba. Libanoren kontrako bonbardaketak «gerra ekintzak» izan direla adierazi zuen eta jarrera hori «gehiegizkoa eta arriskutsua» dela erantsi zuen. Halaber, zibilen eta azpiegitura zibilen kontrako erasoak gaitzetsi zituen. Ildo berean mintzatu zen Estatu espainoleko Gobernua ere. Atzerri Ministerioko idazkari Bernardino Leonek Libanoko setioarekin amaitzeko dei egin zion Israeli. Horrekin batera, Hizbulari eskatu zion hartutako soldadu israeldarrak aska ditzan.

Horretaz gain, Gobernu frantsesak Israeli egotzi zion eskualdearen egonkortasuna arriskuan jarri izana.

Herrialde arabiarretako Barne ministroek «Estatu terrorismotzat» jo zuten Libanoko hegoaldeko inbasioa. Hizbulako ekintza «inbasioaren aurrean erantzun legitimoa» dela gaineratu zuten. Irango Gobernuak ere gogor kritikatu zuen Israel, haren ustez, «AEBen laguntzarekin, itsuki jotzen ari delako herritarren kontra». Jordaniako Parlamentuko Kanpo Arazoetarako Batzordeak, bestalde, Israelgo gehiegikeriaren aurrean «nazioarteko komunitateak erakusten duen pasibotasuna» kritikatu zuen, eta herrialde arabiarrei eta mundu osoari dei egin zien Israel geldiarazteko.

Egungo tentsioaren areagotzea G-8k asteburu honetan San Petersburgon egingo duten goi-bileran jorratuko dute. NBEko premiazko batzarra ere eskatu zuen Libanoko Gobernuak.



«Zorioneko eguna palestinarrentzat»
Koldo SAGASTI | KOMITE INTERNAZIONALISTETAKO BRIGADISTA, Ramalatik

«Gaur ­asteazkena­ zorioneko eguna da palestinarrentzat» zioen Lailak gure bila etorri denean. «Hizbulak zortzi soldadu hil eta bi harrapatu ditu Libanoko eremu okupatuetan, tankeak eta guzti harrapatu dizkiete». Hemengo egoera ezagutzen ez duenak pertsonen heriotza eta bahiketarekin alaitzen dena basati bat dela pentsa lezake, baina Laila gure laguna da eta bere poza kutsatu dit. Iragan arratsaldean bere etxera gonbidatu eta tea eta gailetak eskaini zizkigun, kartzelan iragan zituen 9 urtetan egindako tapizak eta bere amak bidalitako gutunak erakutsi zizkigun eta hitz-aspertuan eman genuen arratsaldea bere senarra eta bere alabatxoekin. Ez da basatia, gizatasunez betetako emakume irribarretsu eta eskuzabala baizik.

Telebistan Al Jazeerako irudiak ikusgai daude, Libanon jendeak suziriak botatzen ditu, eta errepide ertzean jendeak gozokiak oparitzen dizkie gidariei garaipen txiki hau ospatzeko. Garaipen txikia da israeldarrek azken asteotan Gazan burututako sarraskien aurrean; 90 hildakotik gora, ehunka zauritu, 1.300.000 biztanleko ghettoa argindarrik, urik eta elikagairik gabe eta hondamendi humanitarioaren atarian.

Agian hau irakurtzen duenak zorotzat hartuko nau, baina nik ezin diot eskatu Lailari soldaduenganako lastima senti dezala. Mendebaldeko komunikabideek «nerabe gizajotzat» dauzkan soldaduak arabiarrak erailtzeko helburuarekin joan dira Gaza eta Libano hegoaldera, eta hauek eskubide osoa daukate defendatzeko. Zenbat kexa agertu dute komunikabide hauek Gazako sarraskiarengatik? -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un ańo más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss