Bere estrategia ETAren mezuen arabera eraikitzea leporatu dio De la Vegak PPri
MADRIL
Azken hilabeteetan PSOEren eta PPren artean izan diren ika-mikek beste kapitulu bat izan zuten atzo. Oraingoan, bere estrategia politikoa «ETAren mezuen arabera» eraikitzea leporatu zion PPri Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernu espainoleko presidenteordeak. PPko agintariak zehazki aipatu ez bazituen ere, haiengana zuzendu zen «espainol guztien Gobernuarengan» ez dutela sinesten eta, aldiz, «beren estrategia ETAren mezuen arabera eraikitzeko prest» daudela deitoratzeko.Liburu baten aurkezpenean egindako adierazpenetan, ondokoa ere gaineratu zuen lehendakariordeak: «Behin eta berriz saiatzen dira, lotsarik gabe, herritarren artean zalantza sorrarazten eta berdin zaie Gobernuak terrorismoa amaitzeko legea errespetatuko duela esan izana». Hortaz, «bide arruntetik aldendu direnak bertara bueltatzeko» eskatu zien PPko agintariei. «Guztion artean bakarrik irabazi ahalko dugu bakea», argudiatu zuen. Kongresuko PSOEko bozeramaile Diego Lopez Garrido haren hari beretik aritu zen, gainera. Izan ere, Gobernu espai- nolaren eta ETAren arteko elkarrizketaren aurrean PPk mantentzen duen jarrerak «bere bakartzea erakartzeaz gain, indarkeria behin betiko desagertzeko lanean» ari direnen «ahulezia ere eragiten» duela ziurtatu zuen. Erakunde armatuarekin hitz egiteko Zapateroaren Gobernuak Kongresuaren babesa duela ziurtatu zuen Lopez Garridok eta ETAren adierazpen batengatik Gobernuko presidentearen dimisioa eskatzea lotsagarritzat jo zuen. Hala ere, PPri eskua luzatu zion berriz PSOEko agintariak. Bitartean, PPko presidente Mariano Rajoyk, Sorian egindako adierazpenetan, ETAk eta Batasunak Gobernu espainolari «zer egin behar duen» esaten diotela ziurtatu zuen eta martxoan Jose Luis Rodriguez Zapaterori ETA gainditzeko bere babesa eskatu ziola ekarri zuen gogora, betiere «bakea lortzeko prezio politikoa ordaintzen ez badu». Kongresuko PPko bozeramaile Eduardo Zaplanak Zapaterori leporatu zion PPren eta PSOEren artean dagoen desadostasuna. Hala ere, «demokraten artean estrategia guztiak eztabaidatzea zilegi» dela adierazi zuen, baina erakunde armatuaren kideak «hiltzaileak direla ez ahazteko» gaineratu zuen. Alde horretatik, konponbiderako prozesuaren alde egiten dutenei ETA «ez txukuntzeko» eskatu zien. «Prozesuak PPren eta PSOEren arteko adostasunaren apurketa islatzen du», agertu zuen. Maria San Gil EAEko PPko burua ere PSOEren kontra aritu zen atzo. Hala, Herri Irratian egindako elkarrizketan honakoa adierazi zuen: «Gobernu espainolaren helburua ez da ETA desagertzea, baizik eta horrek bere helburuak lortzea eta, bitartean, hildakorik ez egotea», ziurtatu zuen.
El Partido Demócrata, esperanzado
MADRID
El Partido Demócrata de EEUU expre- só ayer al PSOE su
«gran esperanza» por el nuevo escenario creado tras el alto el fuego de ETA.
La delegación del PSOE formada por José Blanco y Trinidad
Jiménez se reunió con el presidente del Partido Demócrata estadounidense, Howard
Dean, quien se refirió en los términos anteriores al actual momento político
abierto en Euskal Herria.
Los dos dirigentes españoles se encuentran estos días en
EEUU para dar a conocer la postura del Ejecutivo español en relación al proceso
de resolución.
En una nota, el PSOE indicó que el encuentro sirvió «para
analizar las buenas relaciones entre ambos partidos y constatar la necesidad de
establecer nuevos mecanismos para consolidar dichas relaciones».
La delegación del PSOE se reunió también con altos cargos
del departamento de Estado norteamericano. En concreto, Blanco y Jiménez se
entrevistaron con los responsables para el Norte de Africa y el Golfo, Oriente
Medio, Asuntos Europeos y Euroasiáticos, y América Latina.
|