Autodeterminazioaren alde, igandean, Elizondon
ELIZONDO
Autodeterminazioaren aldeko manifestaziora deitu du Baztango ezker abertzaleak datorren igandean, Elizondon, 20.00etan. Egun osoan zehar Baztandarren Biltzarraren festa ospatuko dute, eta, jai horrekin bat eginez, bertan parte hartzeko gonbita egin zien atzo euskal herritar guztiei, baita manifestazioan ere.«Euskal Herrira bakea eta askatasuna ekarriko duen prozesu demokratikoaren aurrean gaude, eta, une honetan, behar beharrezkoa da herritarren bultzada eta konpromisoa Euskal Herriaren eskubideen alde», nabarmendu zuen Baztango ezker abertzaleak, komunikabideei bidalitako prentsa ohar batean. Horren haritik, Estatu espainol eta frantsesak «duten ukazio politika» eta Euskal Herriko hainbat alderdi politikoren jarrera salatu zuen. «Ordua da alderdien interesen gainetik Euskal Herriaren interes komunak jartzeko», gaineratu zuen, eta igandeko manifestaziora berriz ere deitu zuen.
|