GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-14
Eskola Ibiltaria Debara iritsiko da gaur arratsean, Zarauztik abiatu eta gero

ZARAUTZ

Ikasle Abertzaleak mugimenduak urtero antolatzen duen Eskola Ibiltaria martxan da dagoeneko, aurtengo edizioari, atzo, Zarautzen hasiera eman eta gero. Berrogeita hamar lagun inguruk ekin diote Zarautz eta Ondarroa batuko dituen ibilbidea egiteari. Gaur, Debara iritsiko da ikasle mugimenduaren egitasmoa.

Eskola Ibiltaria ´06 edizioaren aurkezpenean zera esan zuten IAko kideek: «Euskal ikasleoi irakasten ez digutena ikasteko da eskola ibiltaria. Euskal Herria gure eskola dela aditzera emateko». Urtero, eremu desberdin bat hautatzen du IAk bertako errealitatea ezagutzeko, eta aurten Zarauztik Ondarroara bitarteko ibilbidea aukeratu du. «Herri turistiko batetik, herri arrantzale batera dauden aldaketak» ikustearren.

Ikasle Abertzaleak taldeko kide batek GARAri esandakoaren arabera, berrogeita hamar bat lagun izan ziren Zarauzko Musika plazan, 11.30- ean, hiru egun iraungo duen ekimena hasteko. Ekitaldien berri emanez aurkeztu zuten Eskola Ibiltaria; bertsolariak ere izan ziren eta zarauztar gazte batek hitza hartu zuen ekitaldiaren amaieran.

Eguerdia iristear zegoela irten ziren Zarauztik Eskola Ibiltariko partaideak. Getariarako bidean barneratu eta Zarautz guztia ikusten zen muino batean, otordua egiten zuten bitartean, kostaldeko udalerriaren turistifikazioaz aritu zen hitzaldia izan zuten.

Txakolindegia eta izar-eskola

Batik bat udan Zarautz bezalako kostaldeko herrietan izaten diren turistifikazio fenomenoek lan-baldintzen preka- rietatea eta etxebizitzen garestitzea ekartzen dutela nabarmendu zuten, baita horrek guztiak herriko gazteei dakarzkien ondorio txarrak ere.

Bazkalostean, ibilbideari berriz heldu ostean, Getariako txakolindegi batean izan ziren, txakolina egiteko prozesuaren nondik norakoak ikas- ten. Txakolina dastatzearekin bat, Zumaiarako norabideari heldu zioten ibiltariek, eta 18.00ak ingururako jada bertan ziren. Batzuk hondartzara joan bitartean, beste batzuk herriko rokodromoan aritu ziren. Ilunabarrean, lainoek horretarako beta uzten bazien, izar-eskola egitea zuten aurrez ikusia. Gaur Debara iritsiko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss