GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-19
Jesus Mari OLAIZOLA | Idazlea
«Irakurtzeko zaletasunari ematen diogun garrantzia kendu behar diogu»
«Literaturaren xarma» izenburupeko ikastaroa ari dira egiten egunotan Sarrikoko campusean, Bilbao Arte eta Kultura topaketen baitan. Jesus Mari Olaizola «Txiluku»k ireki zuen atzoko egitaraua «Zer egin dezaket liburu batekin» saioarekin. Garai bateko eta gaur egungo obrak aztertu zituen emakumeez osaturiko ikasle taldeak.

Daniel Pennacen arabera, irakurleak liburua ez irakurtzeko eskubidea du, baita ere orrialdeak saltatuz aurrera egiteko, zein obra berrirakurtzeko eskubidea. Testua esku artean dugula hamar ahalmen onartu dizkigu Casablancan sortutako egileak. Zerrenda errepasatu zuten atzo Jesus Mari Olaizolak Sarrikoko Basoko Etxean eskaini zuen ikastaro goiztiarrean.

­Zure berbaldiaren izenburua maileguan hartuta eta hitz bitan, zer egin dezakegu liburu batekin?

Oso garbi dago, hura irakurri.Kontua askoz ere konplexuagoa da irakurrarazi egin behar denean: nola sortu behar dugun irrika liburu bat atsegina izan dadin. Hor dago kezka.

­Irakurtzeko zaletasunarekin arduratuta dago Euskal Idazleen Elkartea?

Irakurtzeko zaletasunarena betiko kontua da. Badaude topiko batzuk, askotan errepikatzen direnak, eta horietako bat da. Beste bat izaten da, ikasturtea hasten denean kazetariek esaten digutela liburuek asko pisatzen dutela eta motxilak oso astunak direla. Hortxe duzu beste topiko bat. Hirugarren bat, irakurzale denak balore handiak dauzkala. Nik uste dut horri, neurri batean, ematen zaion garrantzia kendu behar zaiola. Ona da irakurtzea, baina bere neurrian hartu behar den gauza da.

­Irakurketa atsegina egiteko zeintzuk gomendio emango zenituzke?

Niretzako garrantzi handia du benetan irakurri behar dugun hori atsegina eta sortzailea izateak. Liburuak duen baliorik handiena zera da: irakurleak egin behar duela han agertzen denaren irudia. Istorioa sortu behar du, han dagoen geografia sortu behar du, pertsonaiak asmatu eta hori ere irudiekin egin behar du. Zineman, esaterako, ez da hori gertatzen. Erakutsi egiten digute, beste norbaitek egiten du aurrez lan hori. Niretzako literaturaren benetako xarmak horretan datza: norberak egiten duela bere istorioa, irakurtzen ari den neurrian. Literaturaren kako guztia hortxe dago: nola sortu, era errazean, istorio bat, geografia bat, kontakizuna nola sortu irakurtzen duenak berak irudiak egiteko.

­Baloreak erakusteko orduan, nola jokatu behar du idazleak?

Faltsukeria bat badago liburu batean baloreak agertu behar direla esaten dugunean. Ondo dago balore horiek erakustea. Baina baloreak imitazioz jaso behar dira eta ez liburu baten bitartez. Niretzat funtsezkoena liburuaren balio literarioa da, gero pertsonaiekin batera azalduko dira berezitasunak: sudur luzea duten bezala, oso maltzurrak edo zintzoak izan daitezke.

­Desberdintasunik al da gaur egun Euskal Herrian zabaltzen diren argitalpenen eta kanpoan egiten direnen artean?

Literatura arruntari buruz ari bagara, desberdintasunak ez dira handiak. Herri bakoitzak bere gustuak eta izateko formak ditu. Mediterraneokoak edo Ingalaterrakoak ez dira berdinak. Alemaniako haur literatura, esaterako, garai batean bide batetik joan zen. Leku bakoitzean badaude halako joerak, baina liburua egiteko garaian ez daude diferentzia handiak.

­Zer iritzi duzu «Harry Potter» eta «El Código da Vinci» bezalako fenomenoei buruz?

Fenomeno horri globalizazioa deitzen hasita gaude. Badu arrisku handi bat, irakurlearen arreta izenburu horietara bakarrik zuzentzea. Fenomeno komertzial bilakatzen dira eta, alde horretatik, kezkagarria da.

­Nola egin diezaiokegu aurre «bonbardaketa» horri?

Zaila da. Nik beti adibide bat jartzen dut:Aian egiten zuten nire ustez munduko gurinik onena zena. Gutxi egiten zuten, enpresa txikia zen. Errazagoa da etxera ‘Arias’ eramatea, egiten duen propagandarekin askoz ere presentzia handiagoa duelako. Berdin kotxeekin eta liburuarekin. Orain arte ez bezala, liburutegi txikiak ixten ari dira eta gero eta gehiago area handietan, gasolindegi edo kioskoetan erosten ari dira liburuak. Merkatua aldatzen ari da eta, beti bezala, enpresa handiek agintzen dute.

­Pennacen zerrendari eskubiderik erantsiko zenioke?

Irakurri nahi duguna aukeratzeko eskubidea da oinarrizkoena. Irakurri nahi duguna eskura edukitzeko askatasuna. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
18/98, el juicio ocultado
Mundua
Yakarta admite que subestimó los avisos de tsunami
Kirolak
Landis se hace con el mando de la carrera en Alpe d’Huez
Ekonomia
ELA y CAT apuestan por la movilización para impedir que La Naval se privatice
Mundua
El Gobierno libanés dice ahora que el Ejército «va a responder» a la agresión
Euskal Herria
Las sesiones del juicio por el sumario 18/98 se interrumpen hasta setiembre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss