Depeche Mode talde britainiarraren kontzertua, Anoetan
DONOSTIA
Kontzertu ikusgarriak izanen dira larunbat honetan Anoetako futbol zelaian. The Raveonettes talde danimarkarraren metal doinu dotoreekin gozatzeko parada izanen da, baita hirugarren diskoa kaleratu duen Second-ekin eta Andoaingo Natural Proyect-ekin ere. Ondoren izanen da Depech Mode talde britainiarraren zuzenekoa, udako “Turing the angel” itzuliari hasiera emanen diona. Bertako emanaldi guztiak grabatu eta disko batean biltzeko asmoa dute, gainera. Disko bikoitz hori ikuskizuna bukatzean erosi ahal izanen da, eta Internet bidez jaisteko aukera ere izanen da.
Muere un gran ídolo de la canción popular de Argelia
ARGEL.
El autor e intérprete de la canción “Chaabi”, Hachemi Guerruabi, falleció ayer a los 70 años, tras ser hospitalizado el pasado domingo aquejado de una grave crisis cardíaca. El Ministerio de la Cultura de Argelia señaló que el artista es «un monumento de la música argelina y de la canción popular». La ministra Jalida Tuni recordó que Hachemi Guerruabi fue «el verdadero arquitecto de la renovación del patrimonio de la música popular a partir de la década de los años cincuenta».
Inma Shara, Balearretako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari
PALMA.
Inma Shara gazte euskalduna “Ciutat de Palma” Balearretako Orkestra Sinfonikoa zuzenduko duen lehen emakumea izanen da. Kontzertua, Mozarten musikari eskainia, etzi izanen da, 22.00etan, Bellverreko Gazteluan. Bakarlari garrantzitsuenak ere emakumezkoak izanen dira, eta Amurrioko musikariaren iritziz, «horiek ezin hobeto helaraziko dute Mozarten edertasuna eta sentsibilitatea». Barbara Wallus biolin-jotzaileak ere emakumeen eta gizonen musika sentsibilitatea desberdina dela pentsatzen du, eta horri agertokian antzeman egiten zaiola.
Mickey Spillane idazlea 88 urte zituela hil da Kalifornian
KALIFORNIA.
Mickey Spillane idazle estatubatuarra hil zen atzo 88 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz, Goldfinch ehorztetxeko langile batek jakinarazi zuenez. Mike Hammer bezalako pertsonaien sortzailea zen Kaliforniako Murrels Inlet herrian hil den idazlea. Eleberri grafikoen munduan hasi ondoren, Frank Morrison Spillanek (Brooklyn, 1918) 1946an idatzi zuen Mike Hammer protagonista zuen lehenengo eleberria: “I, The Jury”. Spillanek detektibe pribatu ospetsuaren beste 12 nobela idatzi zituen. Guztira, 100 milioi ale baino gehiago saldu zituen mundu osoan.
Toots & The Maytals actúa esta noche en el Kafe Antzokia de Bilbo
BILBO.
El grupo liderado por el cantante y compositor Frederick Hibbert Toots es una de las formaciones imprescindibles en la difusión del reggae y la música jamaicana en todo el mundo. Versionado en su momento por bandas británicas como The Clash, ha contado con colaboraciones de lujo en sus discos más recientes. Hoy actuará en el Kafe Antzokia de la capital vizcaina a las 21.30.
|