CGTk Iruñeko Correosek langileak behar dituela dio
IRUÑEA
CGTk Iruñeko Correosen uztail hasieratik «egunero-egunero 10 eta 15 langile gutxiago» daudela salatu du. Sindikatuak agertutakoaren arabera, horren ondorioz «gaur-gaurkoz milaka igorpen bidali gabe daude eta zenbait tokitan bost egun jarraian ezer bidali gabe daude». Horri guztiari, gainera, Correosek aspalditik ez duela langile finko nahikorik eta bizi duten lan egoera ekonomikoa larria dela gehitu behar zaio, sindikatuaren esanetan. «Behin-behineko langileek ez dute inongo informaziorik jasotzen eta lehen egunetik kalera bidaltzen dituzte igorpenak egitera, nahiz eta ez dakiten bereizten zer den eskutitz bat, ziurtagiri bat edota igorpen bat», gaineratu du. Horrela, CGTk egoera hau CCOO, CSI-CSIF eta Correosen artean sinatutako hitzarmenen araudi berriarengatik dela uste du, horrek«behin-behinekoa den langileen hitzarmenetan txandakatzea ezartzen» baitu. «Programa informatiko batekin egiten dituzte hitzarmenak eta horrek erabakitzen du zein lanpostu bete behar duen bakoitzak», salatu du.
|