GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-19
- Arrauna -
Emozioa eta berdintasuna KAEren multzo bietan
·Getariako Esperantza eta Kaikuko Sotera dira lehen eta bigarren lehiaketetako lehen sailkatuak, hurrenez hurren

LEKUA

Kantauriko Arraun Elkarteak (KAE) orain bi aste ekin zion bere ibilbideari, eta orain arte gauzak ondo joan dira. Antolakuntza aldetik zenbait arazo txiki izan diren arren ­erabat logikoak lehiaketa berria izanik­, estropada ikusgarriak ikusteko aukera egon da.

TKEk antolatutako ligan gertatzen ari den bezala, KAEkoan ere emozioa eta berdintasuna nagusitzen ari da, lehen zein bigarren multzoetan.

Aurreneko Ligan Getaria da lehen sailkatua, joan den larunbatean Santurtzin lortutako garaipenari esker. Getariarren Esperantza bigarren txandan aritu zen Santanderrekin, Trintxerperekin eta Zierbenarekin batera, eta hasieratik amaierara aurretik joan zen. Bizkaiko estropadan txandek izugarrizko garrantzia izan zuten. Emaitzei erreparatzea besterik ez dago. Ohorezko txandan parte hartu zuten ontzietatik onena Itsasoko Ama izan zen, irabazlearengandik hiru segundora. Txanda berean aritutako Ondarroak, San Pedrok eta Isuntzak, aldiz, ezin izan zuten onenen artean sailkatu. Lehen txandan lehiatutako Hondarribia, ordea, garaipenetik 30 ehunenekora geratu zen.

Santurtziko estropadan aurreneko hamar postuetan sailkatutako ontzien artean izandako aldea 13 segundora ere ez zen iritsi, lehen multzo horretan dagoen parekotasunaren seinale. Sailkapen nagusian ere aurrenekoen artean oso alde txikiak daude. Getaria da lider 20 punturekin, eta Santurtzi bigarren, bat gutxiagorekin. San Pedrok 18 ditu, eta ondoren Trintxerpe, Isuntza eta Ondarroa daude, guztiak 15 punturekin. Hurrengo hitzordua Pasaian izango dute.

Bigarren multzoko traineruen artean ere berdintasun handia dago, baina ez lehenengoan bezainbeste. Joan den igandean, esate baterako, Ur Kirolak Kaikurekiko ia zortzi segundoko aldearekin nagusitu zen Donostian jokatutako erlojupekoan. Donibane Ur Jokok, Lutxanak, Urola Kostak eta Portugaletek, berriz, bost segundoren bueltan gurutzatu zuten helmugako baliza.

Lehen multzoko sailkapen nagusia

1. Getaria 20 puntu

2. Itsasoko Ama 19

3. Sanpedrotarra 18

> 4. Trintxerpe 15

5. Ondarroa 15

> 6. Isuntza 15

7. Hondarribia 12

> 8. Camargo 11

9. Donostia Arraun Lagunak 11

> 10. C. Santander 9

11. Zierbena 6

>12. Pontejos 5

Bigarren multzoko sailkapen nagusia

1. Kaiku 19 puntu

2. Ur Kirolak 17

3. Lutxana 13

> 4. Portugalete 13

5. Colindres 12

> 6. Donibane Ur Joko 11

7. Urola Kosta 10

> 8. Deustua 9

9. Algorta 3

> 10. Raspas 3


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
18/98, el juicio ocultado
Mundua
Yakarta admite que subestimó los avisos de tsunami
Kirolak
Landis se hace con el mando de la carrera en Alpe d’Huez
Ekonomia
ELA y CAT apuestan por la movilización para impedir que La Naval se privatice
Mundua
El Gobierno libanés dice ahora que el Ejército «va a responder» a la agresión
Euskal Herria
Las sesiones del juicio por el sumario 18/98 se interrumpen hasta setiembre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss