Frankismoaren memoria berreskuratzea «akatsa» dela uste du Rajoyk
1936ko uztailaren 18an altxamendu militarra izan zen Estatu espainolean. Errepublika bertan behera gelditu eta gerra zibila piztu zen eta frankismoa ezarri zuten. Gobernu espainolak orain eskuartean duen biktimen memoria historikoa berreskuratzeko legea aspaldiko eskaera da, eta ERCk, PCk eta IUk ausardia eskatu diote PSOEri.
DONOSTIA
Estatu espainoleko Gobernuaren kontrako altxamendu militarra izan zenetik 70 urte igaro ziren atzo. II. Errepublika ezarrita zegoen orduan, hautestontzien emaitzen ondorioz. Baina Armadako talde batek, Francisco Franco jenerala buruan, Estatu kolpea eman zuen eta horrek hiru urteko gerra zibila eragin zuen. Franco hil zenetik 30 urte baino gehiago igaro dira, baina Moncloan izandako gobernu guztietako batek ere ez du diktaduraren hondamendia onartzen duen legerik egin. Egungo PSOEko Gobernua memoria historikoaren legea prestatzen ari da, eta hil honetan bertan hori onartzea espero du. «Gerra zibilaren eta frankismoaren biktimek merezi zuten 70. urteurren hau beren borroka anonimoa eta eskuzabala aitortzen duen lege batekin ospatzea», adierazi zuen Estatu espainoleko Alderdi Komunistak (PC). Horren ordez, PCk salatu zuenez, PSOEk onartuko duen legea «kafeinarik gabea» da, PPri min ez egiteko asmoz. Gainera, legea udan onartzeak horrek sor dezakeen polemika isilarazteko helburua du.
Erakundeak isilik Estatu espainoleko Parlamentuan IU-ICVko bozeramaileak, Joan Herrerak, bestalde, salatu zuen ez Kongresuan ez beste erakundeetan ez dela altxamendu militarra ofizialki gaitzetsi, Europako Kontseiluak hala gomendatu zuen arren. Europako Parlamentuan, bestalde, uztailaren 18a frankismoaren gaitzespen eguna izendatzeko proposamena egin zuten duela gutxi, baina Gobernu espainolak ez du horrekin bat egin. Katalunia da horren salbuespena. Bertan ofizialki gogoratzen dute altxamendu militarra.
ERCk ere Zapaterori eskatu zion Memoria Historikoaren Legea egiterakoan «ausarta» izan dadin eta PPrekiko menpekotasuna bazter dezan. ERCk gogorarazi zuen legearen edukia edozein dela, «frankismoaren ondorengo ideologikoek» ez dutela inola ere lege hori babestuko. Horretaz gain, ERCren iritziz, legeak frankismoaren kontrakoei egindako epaiketa politikoak baliogabetu beharko lituzke.
Rajoy, etorkizunari begira PPko presidente Mariano Rajoyk ez du begi onez ikusten Zapateroren Gobernuak eskuartean duen legea. «Espainiaren orainaldiari eta etorkizunari begira lan egiteko nago hemen. Beste batzuek iragana berriro bizi nahi dute. Ez dute nire laguntza izango», adierazi zuen. Rajoyren iritziz, Estatu espainolean 1931n, 1936an edo frankismoan gertatutakoa berriro bizitzea «akats» handia da. PPko buruzagiaren ustez, 1978an «alderdi askotako politikariek Konstituzioa egin zutenean etorkizunari begiratu behar zitzaiola esan zuten eta ez iraganari. «Jendea adiskidetzea da helburua, ez banatzea eta tentsioak piztea», erantsi zuen Rajoyk.
Condena institucional del franquismo en Catalunya
BARCELONA El Gobierno catalán aprobó ayer la primera condena institucional de la Generalitat de la dictadura franquista con una declaración en la que «reitera la solicitud de revisión y anulación» de los consejos de guerra de la guerra civil, como el del ex presidente catalán Lluís Companys, que fue fusilado. La declaración institucional sobre el 70 aniversario del inicio de la guerra civil ha sido leída tras el Consell Executiu por el conseller de Relaciones Institucionales, Joan Saura, quien proclamó que «el Gobierno de la Generalitat declara que la recuperación de la memoria democrática es un acto de justicia, es un acto de libertad». La Generalitat declara el 18 de julio de 2006 «día de condena del régimen de Franco y de conmemoración de la Memoria Democrática», tal como recomienda el Consejo de Europa. En cumplimiento del nuevo Estatut, la Generalitat hace un «reconocimiento institucional a todas las personas que sufrieron persecución como consecuencia de la defensa de las libertades democráticas». Asimismo, se compromete a «continuar impulsando y desarrollando la política pública de conocimiento y difusión de la II República y de la Generalitat republicana, la represión de la dictadura, el exilio, la deportación y los valores de las acciones del antifranquismo»
|