GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-19
Lakuak ez du aintzat hartu euskara berreskuratzeko proposamena

GASTEIZ

Lakuako Gobernuak atzo izandako bileran Ezker Abertzalea legebiltzar tal-deak euskara berreskuratzeko aurkeztutako lege proposamena aintzat ez hartzea erabaki zuen. Idoia Zenarrutzabeitiak zuzentzen duen Lehendakariordetza Sailak izenpetzen duen erabakian azaltzen denez, «indarrean dagoen legediak proposa-menean jasotzen diren alderdi garrantzitsuenak dagoeneko modu egokian au- rreikusten» ditu.

1982an onartu zen egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen Euskararen Legea, eta Ezker Abertzaleak aldatzeko proposamenean argudiatzen zuenez, ez ditu bete euskara normalizatzeko beharrezkoak diren minimoak. Osasungintzan edo Justizian, esate baterako, ez dira euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzen.

Lakuako Gobernuaren iritzian, ordea, 1982ko lege horri esker «Euskadik berariazko lege-esparrua du eus- kararen erabilera eta normalizazioa bermatzeko neurriak hartu ahal izateko».

Lehendakariordetzak nabarmentzen duenez, indarrean dagoen legeak «abiaburu dituen oinarri nagusiak baliozkoak dira, hala nola, herritarrei hizkuntza-eskubideak aitortu behar zaizkiela, eta, horri lotuta, esleitutako eginbeharrak ere bai, besteak beste, elebitasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin, ekintza positiboko politi- kak zehaztu eta sustatzeko eginbeharra herri-aginteek izan behar dutela».

Bide batez, Lakuako Gobernuak urteotan, 1982ko legea oinarri hartuta, «arau asko eman eta garatu ditu arloan arloan, eta oraindik ere indar eta ahalmen handia dauka, aukera handiak, aurrera begira garatzeko modukoak edota garatu beharrekoak, lege horren bitartez», esan zuen, Ezker Abertzalearen proposamenak bertan ere kokatu daitezkeela gaineratuz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
18/98, el juicio ocultado
Mundua
Yakarta admite que subestimó los avisos de tsunami
Kirolak
Landis se hace con el mando de la carrera en Alpe d’Huez
Ekonomia
ELA y CAT apuestan por la movilización para impedir que La Naval se privatice
Mundua
El Gobierno libanés dice ahora que el Ejército «va a responder» a la agresión
Euskal Herria
Las sesiones del juicio por el sumario 18/98 se interrumpen hasta setiembre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss