GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-19
Baga Bogaren ustez, Illunbeko «irregulartasunak legeztatzen» ari da Gipuzkoako Diputazioa

DONOSTIA

Donostiako Udalak Illunberen erabilpena aldatzeko Plan Orokorrean egindako berriztapenak aztertu dituela esan ostean, gune horretarako erabilpen tertziarioak onartzea erabaki duela azaldu zuen Gipuzkoako Diputazioak.

Hartara, gune horretako zinema, diskoteka eta erabilpen tertziarioa duten gainerako lokalen egoera legezkoa izango da hemendik aurrera. Lokalen esleipenaren gainean, erakundeko bozeramaile Koldo Azkoitiak zehaztu zuen Donostiako Udala izango dela lokalen banaketaren ardura izango duena, eta esleipena «beharrezko prozedura administratiboak betez» egin beharko dela gaineratu zuen.

Ekimen pribatuaren alde

Baga Bogaren iritziz, Diputazioa Illunben «hasieratik izan diren irregulartasunak» estaltzen ari da:«Irregulartasun ugari izan dira eta, orain, horiek legeztatzen saiatzen ari da. Lardaskeria hutsa izan da Illunberekin egin dutena, eta argi daukagu administrazioak ekimen pribatuaren alde egiten ari direla», ziurtatu zuen.

Baga Bogakoek zehaztu zutenaren arabera, SADE enpresak ­zinemen arduraduna­ helegitea aurkeztu zuen Illunbeko lurra komunitatearen ekipamenduetarako lurzoru gisa arautua zegoelako. Arauketa horren arabera, gune horretan dauden zinemak eta diskotekak ez lirateke legezkoak izango eta, beraz, euren jarduera eten beharko lukete. Gipuzkoako Diputazioaren erabakiarekin batera, ordea, aipatutakoen jarduera legeztatu egiten da.

Era berean, Baga Bogak gogora ekarri zuen Illunbeko obra legezko prozedura errespetatu gabe eman ziotela Nuevo Desarrollo de Anoeta enpresari eta, egun, Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daudela nabarmendu zuen:«Orain arteko instantzia guztietan arrazoia eman digute, eta orain Donostiako Udalak helegitea aurkeztu du Gorenean, epaia betetzea ezinezkoa dela argudiatuz. Guk badakigu borondatea izanez gero bete daitekeela, ekipamendua berreskura daitekeela, alegia».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
18/98, el juicio ocultado
Mundua
Yakarta admite que subestimó los avisos de tsunami
Kirolak
Landis se hace con el mando de la carrera en Alpe d’Huez
Ekonomia
ELA y CAT apuestan por la movilización para impedir que La Naval se privatice
Mundua
El Gobierno libanés dice ahora que el Ejército «va a responder» a la agresión
Euskal Herria
Las sesiones del juicio por el sumario 18/98 se interrumpen hasta setiembre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss