Iru�ea Berriak Barcinaren jarrera kritikatu du
·Plataforma abertzaleak UPNren jarrera desegokia eta errepresioa salatu du
�Iru�ea Berria� plataforma oso pozik agertu da herritarren mugimenduak San Fermin jaietan egindako lan bikainarengatik. Hala ere, balorazio guztiak ez dira positiboak izan, eta UPNren eta Iru�eko alkate Yolanda Barcinaren jarrera kritikatu nahi izan du. Aralarren jarrera desegokia ere ez du ahaztu. Egondako errepresioa ere salatu du.
IRU�EA
Iru�ea Berria plataformako bozeramaile Joxe Abaurreak San Fermin jaien balorazioa egin zuen atzo bidalitako prentsa adierazpen baten bitartez. Gogor kritikatu zuen UPNk aurtengo jaietan izan duen jarrera.Plataformak Yolanda Barcinaren jarrera desegokia kritikatu nahi izan zuen. Aipatzen denez, errepresioa nabaria izan zen Iru�eko kaleetan, eta hainbat ekintzetan ikusi ahal izan zen hori, hala nola, ikurrina aitzakiatzat hartuz egindako atxiloketetan eta Udal plazara sartzeko ipini zituzten kontroletan. Aldi berean, herritarrek beste medio batzuk bilatu zituzten euren aldarrikapenak egiteko, baina erantzuna bera izan zen. Iru�ea Berriak ez du alde batera utzi nahi izan txupinazoa bota behar zen une berean Yolanda Barcinak ustekabean hitz egin zuela. Horrekin batera, Aralarren jarrera desegokiaren inguruko hitzak ere baditu Abaurreak. Herriak bizi duen egoera politikoa kontuan hartuta, ez du ondo ikusten Aralarrek hartutako jarrera. Txupinazoa bota baino egun batzuk lehenago egondako eztabaida gogoratu behar da Abaurreak esan nahi duena ulertzeko, txupinazoa botatzeko garaian Aralarreko zinegotziak esandako hitzak, alegia: �Gora San Fermin jaiak!�, �Gora San Fermin!� esan beharrean. Horri dagokionez, alderdi horren izena propaganda egiteko erabili duela kritikatzen du Iru�eko plataformak abertzaleak. Kritikak alde batera utzita, herritarren mugimenduarentzat hitz politak izan zituen Abaurreak. Zoriontzeko hitzak izan ziren, hain zuzen ere, bere esanetan, aurtengo festetan lan bikaina egin baitute. Plataformak hurrengo urterako eskatzen dituen gauzen artean, herritarren parte-hartzea areagotzea dago. Nahiz eta aurtengo lanarekin oso pozik egon, partaidetza gehiago eskatzen die herritarrei. Bestalde, edukien eboluzioaren bidez, alderdi pribatuak ezabatzea lortu nahi du, kulturaren presentzia handituz edo hiriaren garbitasuna hobetuz. Plataformaren ustez, aurtengoak izan dira UPNren mendean ospatutako azken jaiak, eta horrek giroa asko hobetuko du.
Las agresiones sexistas siguen en las fiestas
IRU�EA Bilgune Feminista, asociaci�n que trabaja por la igualdad de g�nero y lleva varios a�os impulsando campa�as en este sentido durante las fiestas, hizo ayer un balance de los reci�n concluidos Sanfermines, y valor� de forma muy positiva la participaci�n de las mujeres en todos los actos populares realizados durante los nueve d�as que duraron las fiestas. No obstante, la misma asociaci�n tambi�n apunt� que se han producido agresiones sexistas, sobre todo de car�cter verbal. Adem�s, Bilgune Feminista se�al� que la participaci�n de ambos sexos no se ha dado en igualdad de condiciones en los actos oficiales. Ante esa situaci�n, denunci� al Ayuntamiento de Iru�ea. La asociaci�n critic� que no se haya trabajado ni antes, ni durante las fiestas de San Ferm�n. Por otra parte, hizo un llamamiento a todas las mujeres para que no soporten m�s agresiones y las denuncien, de cara a conseguir unos Sanfermines en los que desaparezcan las agresiones.
|