GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-26
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
·ERREPIDEETAN etA HONDARTZETAN MOBILIZAZIOAK; uztailaren 29an eta abuztuaren 6an, hurrenez hurren

Hurrengo ostiralean, herrietako plazetan; datorren larunbatean, errepide nagusien ondoan; eta abuztuaren 6an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hondartzetan, mobilizazioak izango dira euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Izan ere, bakea maiz hizpide bada ere, kolektibo horien kontrako jazarpenak ez duela etenik salatu zuen atzo, Baionan, Etxerat-ek. «Egoera hori dela-eta, errebelatu egiten gara», esan zuten senideek.

BAIONA

«Gure senide eta lagunak fisikoki, psikikoki nahiz politikoki suntsitu asmoz, bi estatuek oraindik indarrean dituzten salbuespen neurri horien guztien aurrean errebelatu egiten gara. Errebelatu egiten gara, neurri horiek guztiek heriotza eta samina eragin eta gatazka, ez konponbidea, elikatzen dutelako». Esaldi horren ondotik, Etxerat-ek datozen egunotan errepresaliatu politikoen alde egingo diren mobilizazioen berri eman zuen atzo; horien artean, errepideetan eta hondartzetan urtero egin ohi direnak aipatu zituen.

Errepideetako hitzordua datorren larunbatean izango da, eguerdian. Itsasertzekoa, berriz, abuztuaren 6an. Datorren ostiralean, hilaren bukaera denez, herri eta hiriburuetan, ohi bezala, elkarretaratzeak izango direla ere gogorarazi zuen Etxerat-ek.

Senide talde bat lagun eta Etxerat-eko lehendakari Josepa Arregi ondoan zuela, Estanis Etxaburu bozeramaileak egungo egoerari erreparatu zion: «Aspaldian sarri ari da hitz egiten Euskal Herriak bi estatuekin duen gatazka politikoa konponbidean jarri beharraz, alderdien mahaiaz, eragileen arteko elkarrizketaz...». Preso eta iheslarien senideek, Etxaburuk azaldu zuenez, argi dute prozesuak nora jo behar duen: «Batetik, gatazka politikoa behin betiko konponbidean jarriko lukeen akordio politikora; hau da, senide gehiago sorrarazteko zirrikiturik utziko ez lukeen konponbidera». Bestetik, gatazka politikoaren ondorioz preso eta ihesean direnen etxeratzera. «Azken finean ­gaineratu zuen­, behin betiko akordio politikoak eta preso edo ihesean diren gure senide eta lagunen etxeratzeak ardazten duten amnistia behar dugu».

Euskal herritarren artean sortu den itxaropena «konpartitzen» badute ere, senideen bozeramaileak gogorarazi zuen presoen nahiz iheslarien aurka «estatuen biolentziak» bere horretan jarraitzen duela.

Errealitatearen adibideak

Asko eta asko dira adibideak. Atzo, Etxerat-ek bi aipatu zituen: Jose Mari Sagarduik, Gatzak, eta Aintzane Orkolagak pairatzen duten egoera. Sagardui zornotzarrak 26 urtetik gora daramatza preso; «Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuenetik; oraindik, Jaeneko kartzelako isolamendu ziega batean dute». Etxetik mila kilometrora, Parisko Versailles espetxean dagoen Aintzane Orkolagak, berriz, bost urte daramatza preso; «bi urte inguru beste euskal preso politikorik ikusi gabe, lagunen bisita ia guztiak debekaturik, telefono dei bakar bat egiteko eskubiderik gabe, egunero 21 orduz ziega ilun batean sarturik».

Errealitate gordinaren bi adibide horiez gainera, senideei eta lagunei bidaia luzeek eragiten dieten «odoluste ekonomikoa» eta «istripu andana» aipatu zituen Etxaburuk.

Presoek ez ezik iheslari politikoek ere jasaten duten jazarpena salatu zuen, «baldintza gordinetan bizi beharrean jarraitzen baitute mundu osoan barrena».

«Hori guztia dela-eta, errebelatu egiten gara», esan zuten Etxerat-ekoek, eta aipatu mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten. Herritar eta eragile guztiei dei egin zieten «PSOE eta UMPalderdiei eta bi estatuetako gobernuei presio egiteko biolentzia horrekin amai dezaten».



Que no haya otra asociación de familiares

BAIONA

Ya en el turno de respuestas a las cuestiones planteadas por los periodistas, algunas de ellas referidas al últimamente tan mencionado proceso de paz, Estanis Etxaburu formuló un deseo: «Que no tenga que volver a formarse jamás otra asociación de familiares».

Preguntado directamente sobre posibles movimientos de presos, el portavoz de Etxerat eludió abordar la cuestión como un simple «movimiento de fichas» circunstancial de un proceso, y reiteró la posición de que «los derechos de los represaliados deben ser respetados sea cual sea la situación política».

En alusión a manifestaciones habidas recientemente sobre la posibilidad de traslado de prisioneros hacia Euskal Herria, subrayó que los familiares de los presos y los refugiados políticos vascos sólo creen en hechos, al tiempo que aprovechó para sentenciar que lo que reclaman son «soluciones verdaderas y no parcheos».

A la pregunta directa de si los familiares han tenido alguna comunicación sobre esta cuestión, su respuesta fue tan corta como clara: «No».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss