Presoen aldeko jauzia
Uztailaren 25ean Gasteizen Blusen eta Nesken Eguna
ospatu ohi dute, bertako jaien preludio gisa-edo. Eta neskek eta blusek ez
dituzte hiriko presoak ahazten; aitzitik, urtero omentzen dituzte Foruen plazan.
Atzo ere albiste izan ziren presoak Garzon epailearen erabaki baten ondorioz,
baita Etxerat elkarteak emandako prentsaurrekoan azaldutakoagatik ere. Azken
horrek mobilizazio gehiago iragarri zituen, presoen egoerak bere horretan
jarraitzen du-eta, herri honetako gatazka politikoa konpontzeko proze-suan
egonda ere. Eta gatazka konpon-du gabe presoen arazoa konponduko ez den modu
berean, presoen arazoa konpondu gabe ez dago gatazka kon-pontzerik. Hori diote
eskarmentuak eta logikak. Nolanahi ere, arau demokratikorik sinpleenak eskatzen
duenaren arabera, eta Etxerat elkar-teko bozeramailearen hitzetan,
Çerre-presaliatuen eskubideak errespetatu egin behar dira, egoera politikoa
edozein dela ereÈ. Delako prozesuari ekiteko urrats bat egin omen da. Argazkiko
dantzariak, baina, badirudi adierazi nahi duela urratsa ez dela nahikoa, jauzia
behar dela
|