Autoeskoletako hitzarmenean ELAren jarrera salatu dute
DONOSTIA
Gipuzkoako Autoeskoletako Lan Hitzarmenean negoziatzen aritutako LABko G.E.A ordezkariak ELAk arlo horretan hartutako jarrera salatu du. «Ez da zilegi ehun langiletik gora ordezkatzen dugunean eta batzarrean dozena batera iritsi ez zenean akordioa aho batez hitzartu zela esatea», esan du ordezkariak.
ELAk hitzarmena sinatzea eta aldi berean kritikatzea «ez ote den arraroa» galdetu du. «2005 urtean irakasle batek 15.181,65 euro irabazi zituen, irakaskuntza pribatu eta berezietan, aldiz, 17.127,60 euro irabazi zuen, zertara dator %5,2 panpoxo agertzea? Hemen baliogarritasun bakarra balio absolutua da; bi urtean ikasleei klase ordu bakoitzeko kobratzen zitzaien 30 eurotik 42 eurora pasatu dira, hor bai etekin ekonomiko ederra! %28 eta gehiagoko igoera izan denean, zertara dator ez dagoela dirurik esatea?», gaineratu du.
|