GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-26
EKIALDE HURBILA SUTAN
«Condoleezza Rice ez da ongi etorria Palestinan»
Condoleezza Ricek Mahmud Abbas PANeko presidentearekin atzo egindako batzarra ez zuten begi onez ikusi palestinar askok. Bisitaren kontrako protesta ekintzetan AEBen hipokresia salatu zuten, hitz eta konpromiso gozoak esaten dizkietelako baina atzean Israelgo interesak babestu besterik egiten ez dituztelako.

DONOSTIA

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Estatu idazkaria, Condoleezza Rice, Ramalan (Zisjordania) batzartu zen atzo Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidente Mahmud Abbasekin. Hitz gozoak bezain hutsalak esan zituen, hala nola, “Errepide Mapa” bete behar dela, AEBak bide horretan oztopo gehienak jartzen dituztenak direla aintzat hartuta. Bisitaren benetako helburua Abbasi AEBetako interesekin zintzo izateagatik bizkarrekoa ematea zen. PANeko presidenteak, orain ere zintzo, gustura hartu zuen.

Palestinako herritarrak, ostera, ez daude Riceri jokoa egiteko prest. Herrialde okupatuetan greba-protesta egunera deitu zuten AEBetako ordezkariaren bisita zela-eta. «Rice gutaz barre egitera etorri da. Hitz gozoak orain, baina gero traizioa egiten digu», salatu zuen Mukataren ­PANeko egoitza­ aurrean protestatzera bildutako emakume palestinar batek.

Emakume ugari elkarretaratu ziren Rice eta Abbas batzartu ziren egoitzaren aurrean. Palestinako banderak eta odol malkoz inguratutako Riceren irudiak zeramatzaten. Beste pankarta batzuetan AEBetako hipokresia salatzen zuten. «Hau al da proportzionalitatearen politika?», zioen batek, eta Israelek zauritutako umeen irudiak alboan. Libanoarrei elkartasuna adierazteko mezuak ere oihukatu zituzten.

Manifestarien jarduna oztopatu nahian ANPko Polizia zegoen. Riceren bisita zela-eta, segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituzten Ramala osoan.

Zibilak ez ezik, ideologia askotako ordezkari politikoek ere Riceren bisita gaitzetsi zuten. «Bisitak Israelen interesak babestu nahi ditu, israeldarrek eskualdean nagusitasuna izatea bermatzeko», esan zuten. Ekialde Hurbileko gatazketan AEBetako jarrera «palestinarren eta libanoarren kontrakoa» dela iritzi zioten. «Rice ez da ongi etorria», ohartarazi zuen Sami Abu Zuhri Hamasek Gazan duen bozeramaileak.

Bestalde, Nazio Batuek gogorarazi zuten Gazan eta Zisjordanian 600.000 lagun nazioarteko giza laguntzaren menpe dagoela. «Nazioarteko komunitatearen arreta» Libanora begira dagoela-eta, palestinarrez ez ahazteko dei egin zuen NBEk.



Israel sigue bombardeando desde el aire la Franja de Gaza

GAZA

Israel prosiguió ayer la ofensiva aérea en Gaza. F-16 bombardearon varias viviendas en la ciudad de Gaza y Jan Yunis, donde resultaron heridas una decena de personas. Además, soldados dispararon a una familia palestina, mataron a un niño de 12 años e hirieron a su padre y su hermana.

En Rafah, helicópteros lanzaron un misil a una casa en Rafah e hirieron a una persona. Ese mismo edificio había sido bombardeado en la víspera con el argumento de que la resistencia guardaba allí armamento.

Varias horas antes, un palestino falleció a consecuencia de las heridas que sufrió durante la ofensiva que llevó a cabo la semana pasada el Ejército israelí contra el campo de refugiados de Maghazi, en el centro de la franja de Gaza, según informaron fuentes médicas citadas por la agencia oficial palestina de noticias WAFA.

Jader el-Maghazi, de 29 años y sordomudo, murió en el hospital Al-Shifa. Durante la ofensiva israelí en el campo de refugiados murieron otros 17 palestinos y cerca de cien resultaron heridos.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss