OLAZTIKO JAIAK
Txupinazo jendetsua eta giro ezin hobea
Eguerdiko hamabiak baino ordu eta laurden lehenago
hasi ziren jaiak atzo Olaztin. Herri jaien aldekoa da Jon Susiaur, eta hark
kontatu duenez, aurretik Gaztetxearen atarian txupinazorako bildu zirenek
gosaria izan zuten eta aipatutako orduan, herriaren alde lanean diharduten bi
taldeetako partaideek izan zuten “etxejua” edo suziria botatzeko aukera.
Horietako bat Amaia izan zen; bere osasuna hobetzeko herritarrek egin duten
lanari aipame- na egin zuen. Herritar horrek duela urte batzuk garun perlesia
izan zuen, eta aurten Kubara joan beharra zeukan tratamendua hartzera. Gastua
oso handia zen, baina herritarren artean dirua bildu ahal izan zutenez, dena
ongi atera da. Bestea Sakana bizirik! plataformako partaideek bota zuten,
Cementos Portlanen plantan errauste gunerik ez jartzeko egiten ari diren lana
dela-eta. Txupinazoaren ondoren, txosna gunera joan ziren denak preso eta
iheslarien aldeko brindisa egitera. Prestaturik zegoen Batukadaren ekitaldia
bertan behera geratu zen, ezin izan baitzuten etorri. Dena den, txarangak
lagundu zituen festazaleak. Ondotik, kirolari egin zioten tartea, txirrindulari
apustuari eta futbito txapelketaren finalari, hain zuzen ere. Bazkarian bildu
ziren denak.
Pobreen egitarau aberatsa
Antolatzaileek ez daukate dirulaguntzarik, eta, beraz,
herritarren laguntzarekin prestatu ahal izan dute ekitaldietan aberatsa den
egitaraua. Aipagarria da Gazte Topagunean ezagutu zituzten valentziar batzuen
etorrera, paella lehiaketan partehartzera eta valentziar pilota ikuskizuna
ematera. Gaueko kontzerturako gonbidatuak izan dira. Bestalde, ohiko
manifestazio serioa egin beharrean, kalejira alai bihurtuko den Mani+festa
antolatu dute. Urteroko ekintzak ere ez dira faltako. Parte hartzeko gonbita
egin dute, ziur merezi duela! -
|