GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-26
Zuberoaren muina Donostian
Artesana elkarteak antolatuta lehen Xiberoa eguna ospatu zuten atzo donostiako Alde Zaharreko kaleetan. Zuberoako produktu tipikoak, kantuak nahiz dantzak... guztiak Zuberoa Donostiara GErturatzeko; eta Besoak zabalik hartu zuten jaian parte hartutako guztiek

Zuloaga plazan zegoen zita egina. Bertan dago Union Artesana elkartearen egoitza, eta antolatzaile gisa atarian jaso nahi izan zituen Zuberoaren funtsa Donostiako Alde Zaharrean zabaltzera etorritako lagunak. Aurten, lehenengo aldiz, Xiberoa Eguna antolatu du elkarteak eta datorren urteetan errepikatzea ere ez du baztertzen.

Elkartearen atarian, Zuloaga plazan batu zituen Zuberoako elikagai tipikoak zekartzaten saltzaileak. Gazta, eztia, ardoa, garagardoa, gibel-orea... Txukun saltzen ari zirela adierazi zuen Edurne Apezetxek. Gazta soilik zuen aukeran Muskildiko saltzaile horrek, baina bati azaldu besteari gazta bildu, nahikoa lanpetua zebilen.

Jakiak ez ezik, Zuberoako musika nahiz literatura erosteko parada izan zuten bertaratutakoek. «Hemen bertan eros ez daitezkeen lanak ekarri ditugu hona», esan zuen Margarita Etxartek. Jendeak ez zion muzin egin aukera horri eta batu zitzaion salmahairen ingurura. Atzo ospatu zuten Xiberoa Egunaren funtsa herrialde horren gaineko ezagutza handitzea izan zen. Etxarteren aburuz, akaso herrialderik ezezagunena Zuberoa da, «distantzia dela-eta»; hala ere, «musikaren afektibotasunak batzuek zein besteak bertaratzen ditu». Izan ere, haren esanetan, Zuberoako kantu asko batean zein bestean dira ezagun eta maite. Geroxeago argi eta garbi geratu zen.

Eguerdia jota zegoela abiatu zen Artesana elkartetik kalejira. Bertan zihoazen Mixel Etxekopar kantaria, Amaren Alaba izeneko seikoa eta Zuberoako pastoralean parte hartzen duen Ohierkoren Txaranga. Eta guztiekin batera dozenaka lagun eurek abiatzen zituzten katuak jarraituz.

Ahotsak gozatuta

Zuberoatik etorritako lagunak lehen doinuak botatzen bazituzten ere, segituan batzen zitzaizkion kantuari hainbat ahots, batzuek idatzirik zituzten, besteek berriz, oroimenaren sakonetik ahoratu zituzten. «A ze ahotsa», zioen emakume batek Amaren Alabak seikoteak abestietako bat bukatu ostean. Hark ere bere ahotsa primeran gozatu zuen atzokoan, inork gutxik egin baitzion muzin doinu gutxi batzuk botatzeari.

Amaren Alabak taldeko kide Maika Etxekoparrek jendeak egindako harrera nabarmendu zuen. «Jendea asko animatzen da abestera eta primerakoa da. Giro ederra dago», adierazi zuen.

Kalejira amaituta bazkaltzera abiatu ziren parte hartzaileak, orotara 150 bat lagun. Bazkalostean kantuari egin zioten tartea berriz ere. Zuloaga plazan egin zuten kantaldi jendetsua eguerdian kalejiran parte hartu zuten Zuberoako lagunek. Taularik gabe, lagunartean.

Egun hauetan Donostian barna dabiltzan atzerritarrek ere harrituta begiratzen zieten kantuan zebiltzanei. Zortekoak horiek, horrelakoak ez baitira ez egunero ikusten, baina akaso aurrerantzean urtean behin bederen gozatzeko parada izango da.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss