GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-26
- Kantauriko Arraun Elkartea -
Isuntza lanak emateko gogoz irten da lozorrotik
·Lekeitiarrek oso zorte txarra izan dute denboraldi hasieran, baina azkenean lortu dute denboraldiko lehen bandera

DONOSTIA

Negu partea Isuntza Arraun Elkartearentzat gogorra izan bazen, denboraldi hasiera ere ez da izan askoz samurragoa. Lekeitiarrek ez dute zorte handirik izan lehen estropadetan, baina orain arteko miseria guztiak ahazteko balioko dien garaipena lortu zuten igandean Camargoko uretan.

Azken unean TKE Ligatik kanpora geratu eta gero, lasai-lasai ekin dio Isuntzak KAEko 1 Multzoari. Beren buruari inolako presiorik jarri gabe ­azken urte honetako eskarmentua eta gero ez dute Traineru Kluben Elkarteaz ezertxo ere entzun nahi­, estropadaz estropada maila igotzen joan nahi dute eta badirudi sailkapeneko lehen postuetan ibiltzeko ez dutela arazo handirik izango.

«Agian gaizki egongo da nik esatea, baina orain arte erakutsi duguna baino gehiago bagara. Pasaian galerna atera eta postu on bat lortzea ezinezkoa izan zen, Bilbon kale txarra egokitu eta ontzia zuzendu ezinik ibili ginen... Ez da aitzakiak jartzeagatik, baina ikusi da zorteak pixka bat lagundu digun heinean, ontzia aurrean ibili dela», esan du Santi Zumaran Isuntzako presidenteak asteburuko garaipenaz galdetuta.

Asteburu honetan Pasaian eta Camargon jokatutako estropadek ere sortu dute nahikoa ika-mika. «Niri pertsonalki norabide ezberdinetan arraun egitea ez zait batere gustatzen. Estropada arrunta egiteko baliabiderik ez badago, egokiagoa iruditzen zait erlojupeko bidez jokatzea. Eta Camargokoaz zer esan... lehenengo kaletik ez zegoen zer eginik. Guri laugarrena egokitu zitzaigun eta eskerrak horri. Ongi etorriko zaigu gure burua aurrean ikustea aurrerantzean lasaiago arraun egiteko. Helburuak jartzea alferrikakoa da, ongi lan eginez gero aurrean egongo garela, horixe da gure iritzia», amaitu du Zumaranek.

Igandean, hain zuzen ere, Lekeition jokatuko da KAEko 1 Multzoaren seigarren jardunaldia eta Isuntzak itxura ona eman nahi du etxekoen aurrean. Larunbatean estropada Santanderren jokatuko dute 1 multzokoek eta Algortako Portu Zaharrean 2 multzokoek.

Lehen multzoko sailkapen nagusia

1. San Pedro 41 puntu

2. Isuntza 35

3. Getaria 34

> 4. Ondarroa 30

5. Donosti Arraun 30

> 6. Trintxerpe 28

7. Hondarribia 25

> 8. Santurtzi 23

9. Pontejos 18

> 10. Zierbena 18

11. Camargo 17

>12. Ciudad de Santander 13

Bigarren multzoko sailkapen nagusia

1. Kaiku 29 puntu

2. Ur Kirolak 25

3. Lutxana 20

> 4. Portugalete 19

5. Urola Kosta 19

> 6. Donibane Ur Joko 16

7. Colindres 15

> 8. Deustua 13

9. Raspas 5

> 10. Algorta 4


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss