GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-26
- Trontza
Hiru bikote neurtuko dira Gipuzkoako Txapelketan

DONOSTIA

Gipuzkoako trontzalarien finala jokatuko da gaur Astigarragan 18.00etatik aurrera. Hiru partaide izango dira lehian. Honako hauek dira: Esnaola anaiak, Orbegozo-Orbegozo eta Rezabal-Roteta. Biko bakoitzak hamabi epai etzanda eman beharko dizkie kana-erdiko bati, eta beste sei zutik.

Faboritoak aipatzerakoan Esnaola anaiak izango dira. Bai Aitor bai Igor lehen aldiz arituko dira elkarrekin, baina biek dakite zer den Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapeldun izatea. Biak Joxe Gabirondoren biko izan dira urte dezentetan, eta Gaztelukoa orain segan ari denez, Legorretako bi anaiak elkarrekin izango dira aurten.

Orbegozotarrak ere ongi ibili dira azken urte hauetan eta ahaleginduko dira Legorretakoak estu hartzen, eta haiei txapela kentzen. Rezabal eta Roteta ere prest egongo dira aurrekoen huts egiteren bat aprobetxatzeko.

Beste bi lehiaketa ere bai

Gaur arratsaldean Astigarragara joaten diren zaleek izango dute, ordea, beste bi final zuzenean jarraitzeko parada ere. Bertan jokatuko baitira herrialdeko ingude-altxatze eta lasto-altxatze txapelketak ere.

Ingude altxatzen, Andres Etxeberria, Aitor Etxeberria eta Mugartegi izango dira nor baino nor. Kirolari bakoitzak 18 kiloko ingudea erabiliko du minutu eta erdian, eta jasoaldirik gehien egiten duenak eramango du txapela. Andres Etxeberria gazteluarra izan daiteke irabazteko faboritoetako bat.

Lasto altxatze Txapelketan mutrikuarrak izango dira lehian, bertako sokatira taldeko kideak izango baitira neurtuko direnak.

Argaia, Arrieta, Ituarte, Mugartegi eta Urresti arituko dira nor baino nor. Kirolari bakoitzak 45 kiloko lasto fardoa jaso beharko du zazpi metro eta erdira, eta jasoaldirik gehien egiten dituen kirolariak eramango du Gipuzkoako finala.

Hilabetea bukatzerako, ordea, izango dira Gipuzkoan final gehiago. Hilabete honetako azkeneko egunean, esaterako, Donostian, Loiola auzoan jokatuko baita Bigarren Mailako aizkolarien finala.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss