GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-26
Joxe GABIRONDO | Segalaria
«Gaztelu bezalako herri batentzat sekulakoa da hiru herritar final batean izatea»

Joxe Gabirondo gazteluarra izango da igandean Otxandion jokatuko den Euskal Herriko finaleko segalaririk beteranoena. Hamaika urtez egon da segako lehiaketak utzita, eta aurten itzuli da berriro ere lehiaketetara. Joan den ekainean Gipuzkoako txapela janztea lortu zuen.

­Hamaika urte eta gero berriro ere lehiaketetan zara, eta Euskal Herriko finalean, gainera. Helburuak beteta, ezta?

Bai, dudarik gabe. Uste dut hemen izatearekin helburua ongi beteta dudala.

­Horrenbeste urte eta gero itzuli ostean, Gipuzkoako finala lortu duzu, eta orain Euskal Herriko finalean zara. Gauzak bide horretatik joatea espero al zanuen?

Horrenbeste urte eta gero itzuli naizenean, lan txukuna egitea nahi nuen, hori zen niretzat gauzarik garrantzitsuena. Hortik aurrera ez nuen ezer espero, zalantza asko eta segurtasun falta sumatzen bainuen.

­Zure estreinako saioa Orendainen egin zenuen, baina ez zinen gustura geratu. Handik aurrera hobeto ikusi al zara?

Gorputzaldetik ongi sentitu nintzen, baina arazoa bestelakoa izan zen. Urte asko neramatzan segan lehiatu gabe, eta sentsazio arraroak izan nituen. Aurreko urduritasunak, eta ardura ere bai. Utzi nuenean bi txapelekin utzi nuen, eta horrek orain ardura gehiago ematen zidan. Lehen aldiz atera nintzenean baino okerrago pasatu nuen.

­Hamaika urte egon zara segan lehiatu gabe. Zergatik hartu duzu itzultzeko erabakia?

Banuen galdera horri erantzuteko gogoa. Arrazoia bakarra izan da. Azkeneko urte hauetan trontzan aritu naiz Esnaola anaiekin. Lehenengo Aitorrekin, baina hark min hartu ondoren, Igorrekin. Biekin oso une ederrak bizi izan ditut. Orain, ordea, Aitor osatuta dago, eta ni ateratzen banintzen, bietakoren batek urtea galdu behar zuen. Iaz Igorrek galdu zuen, eta aurten ere bietakoren batek galdu behar zuen. Haiek niri ateratzeko esaten zidaten, baina ezetz esan nien, biek biko ederra osatzen zutela, eta jarraitzeko aurrera trontzan. Erabaki hori hartuta, nik neguan lan fisikoa egin nuen, eta gorputza ongi aurkitzen nuen. Batek baino gehiagok esan ere esan zidan segara itzultzeko, baina barruan borroka handia nuen. Alde batetik, gauzak gaizki ateratzeko arriskua ikusten nuen, baina bestetik, konturatzen nintzen, ez banintzen ateratzen, hor bukatzen zela nire kirol bizitza, eta hori ez gertatzeko, segara itzultzeko erabakia hartu nuen.

­Trontzan aritu zaren urte horiek oso onak izan dira zuretzat, ezta?

Ikaragarriak, eta asko bete naute. Sega 33 urterekin utzi nuen, eta orduan nire kirol bizitza amaitu zela uste nuen, baina gero trontzan hasi nintzen, eta oso urte ederrak pasatu ditut. Gainera, nire buruari presio gutxiago sartzen ikasi dut, baita kirola eginez gehiago disfrutatzen ere.

­Igandeko finalean, Gaztelutik hiru izango zarete. Horrelako herri txiki batentzat hori ikaragarria da, ezta?

Dudarik gabe, hau ikaragarria da horrelako herri batentzat. Seguraski ez zen horrelakorik inoiz gertatuko, ez horrelako herri txiki batean bakarrik, uste dut herri handiagoetan ere ez zela inoiz gertatuko final batean hiru herritar izatea. Egia da aurten segalari batzuk falta direla, baina gaudenak gaude, eta finalean hiru herritar izatea sekulakoa da.

­Aditu askoren ustez Lapazaran da faboritoa. Zuk ere hori uste al duzu?

Nik esango nuke aurten belarrak baldintzatzen duela lehiaketa. Horrekin ez dut kritikarik egin nahi, ez eta gutxiagorik ere, azkeneko urte hauek belarrarentzat oso urte txarrak izan baitira. Igandeko finalerako ez dut uste belarrak gutxiengo baldintzak beteko dituenik, eta finalerdietan bezalaxe finalean ere belarrak baldintzatuko duela uste dut. Horrekin esan nahi dut finala oso lehiatua eta parekatua izango dela ezeren okerrik gertatzen ez dela, eta lauretako edonork irabaz dezakeela uste dut.

­Azkeneko hamaika urte hauetan zerorrek parte hartu ez baduzu ere, segalari askoren laguntzaile izan zara eta finaletan ere izan zara lantegi horretan. Hala ere, laguntzaile joan edo zerorrek finala jokatu, gauzak asko aldatuko dira, ezta?

Bai, dudarik gabe. Laguntzaile zoazenean ere eramaten duzu presioa, finaleko eguna beti izaten da berezia, baina norberak jokatu behar badu, beste gauza bat da, ez dauka laguntzailearen presioarekin zerikusirik.

­Aurtengo itzulera zer izango da luzerako edo laburra?

Egia esan behar badut, ez dut horretan pentsatzen minutu bat ere galdu, eta ez dakit zer egingo dudan.Batek baino gehiagok esan didate, horrenbeste urte eta gero itzuli ostean ezingo dudala orain utzi, eta jarraitu beharko dudala, baina ez dakit zer egingo dudan. Lehenengo finala jokatuko dugu, eta gero ikusiko ditugu gainerakoak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El juez Guevara actúa contra la defensa de tres presos vascos
Jendartea
Fallece un vecino de Ermua al explotarle un cohete festivo
Euskal Herria
Etxerat: «Errebelatu egiten gara»
Jendartea
Ensayo general de cara a las fiestas de La Blanca
Mundua
Rice insiste en diseñar un Oriente Medio a la medida de Israel quieran o no los árabes
Euskal Herria
Garzón revoca a Pedraz y evita la puesta en libertad de dos presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss