GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-07
New York berriz ere bogan
Orain hogei urteko indarra eta garrantzia berreskuratu ditu New yorkeko «sagar handia»k. Izan ere, aurrerapen teknologikoek, batez ere komunikazio sistemekin zerikusia dutenek, erakargarri egin dute berriz ere eremu hori enpresaburu garrantzitsuenentzat. Egun 602 enpresa handik dute euren egoitza nagusia hirian.

New Yorkeko “Sagar Handia”k negozio hiriburu bezala zuen magnetismoa berreskuratu du bi hamarkadetan enpresa ugarik bertatik alde egin eta gero, izan ere, azken hogei urte hauetan merkataritza-izen garrantzitsuak hiria utzi eta zerga-onura gehiago eskaintzen zizkieten tokietara joan dira.

1990etik korporazioen egoitza nagusien kopurua bikoiztu egin da. Hori da behintzat New Yorkeko Lan Sailak egindako txosten batek argitzen duena. Gauzak horrela, Ameriketako Estatu Batuetako merkataritza gune handienak jasotzen dituen zerrendako lehen postua hartu du berriz ere, eta askorentzat, baita mundu osokoa ere. Gainera, eta ia bost urte geroago, Manhattango finantza-barrutia 2001eko irailaren 11ko erasoaldia baino lehenago zuen jarduera maila frenetikoa berreskuratzen hasi da.

Egun, 602 konpainia garrantzitsuk dute euren operazio-basea New Yorken. 1990ean, berriz, 274 ziren. Hori dela-eta, 12.000 lanpostu sortu dira, nahiz eta bulego bakoitzeko langile kopurua 127tik 78ra jaitsi den.

“Fortune” ekonomia aldizkariak argitaratutakoaren arabera, AEBetako 500 enpresa garrantzitsuenen artean egoitza gehien dituen lurraldea New York da. Aldizkariaren azken argitalpenaren arabera, gainera, berrogeita lau korporaziok dute euren bulego nagusia “Sagar Handia”n, eta 2002tik izandako zabalkunderik nagusiena da, orduan berrogei baitziren. Hurrengo herrialdea Houston da, nahiz eta horrek erdia besterik ez dituen, hogeita hiru zehazki.

Hala ere, fenomeno honek ez du aintzat hartzen konpainia guztiaren, bertako langileen eta erdi-karguen ordez negozioen munduan hain garrantzitsuak diren zuzendari batzuen lekualdatzeak ekarriko lukeen engranaje ikaragarriaren itzulera. Eremu ekonomikoan eta komunikabideetan New York «nagusi handien hiri» izendatzen ere hasi dira jada fenomenoa ikusita.

Enpresa horiek guztiak bueltatzearen arrazoietako bat aurrerapen teknologikoak izan dira, batez ere, komunikazio sistemena, enpresaburu garrantzitsuei euren enpresen etorkizuna zuzentzen uzten baitiete unean bertan, nahiz eta horiek milaka kilometrora egon.

Alcoa, munduko aluminio ekoizlerik handiena, eta Federated, Macy’s eta Bloomingdale’s biltegien jabea, deslokalizazio modu berri honen bi adibide egoki dira.

Alain Beldak, Alcoako lehendakariak, bere bulegoa New Yorkeko Park Avenue ospetsura eramateko erabakia hartu zuen bere postua hartu bezain pronto, eta bertatik, berrogeita hamar enpresa-bururekin batera, Pittsburghen dituen 2.000 langileak zuzentzen ditu. «Sarbiderik onena eduki behar dugu, une jakin batean, gainera, ideia edo beharra agertzen denean, eta ez astebetera, gure bezeroak gurekin Pittsburghen bildu ahal direnean», adierazi du Beldak.

CIT finantza-konpainia izan da hirira bueltatzeko bidea hartu duen azken enpresetako bat. Orain hogeita hamar urte utzi zuen New York baldintza hobeen bila joateko eta Hudson ibaiaren bestaldera jo zuen, Nueva Jerseyra, hain zuzen.

Zergen igoera eta kriminalitatea

CIT finantza-konpainia 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorketik joatea erabaki zuen beste enpresa bat izan zen, bertako zergak igo zirenean eta hiriko kaleetan kriminalitate tasek nabarmen gora egin zutenean.

CITek joan den apirilean inauguratu zituen bere bulegoak Bosgarren Etorbidean, eta bertan daude zuzendari garrantzitsuenak. Langile gehienek, berriz, Livingstonen jarraitzen dute, Nueva Jerseyn.

«Gure egoitza nagusia finantza-hiriburuan inauguratzeak gure bezeroei zerbitzu hobea emateko balioko digu», argitu zuen Jeffrey Peekek, konpainiako zuzendariak, “The New York Times” egunkarian egindako elkarrizketa batean. Hala ere, ez da erraza Manhattango bizimodura egokitzea, batez ere bertako luxuzko jatetxeak eta eskola pribatuak kontuan hartuta. Horregatik, korporazio horietako langileen batez besteko soldata igo egin da azken 15 urteetan. Lehen 64.000 dolar irabazten zituzten urtean, eta orain, berriz, 160.000 dolar irabazten dituzte. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat reclama en las playas los derechos de los represaliados
Kirolak
«Si se supera la eliminatoria, a lo mejor hay un fichaje de relumbrón»
Mundua
Acta de nacimiento indígena de la nueva Bolivia
Kirolak
Hondarribiak denboraldiko bosgarrena etxean lortu eta lidergoa sendotu du
Mundua
Hizbula continúa atacando a pesar de los bombardeos israelíes
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss