Aurtengo Andra Mari Zuriaren jaiak ezberdinak dira Iratxe Irigoien gasteiztar gaztearentzat. Hilabete batzuk darama Blusa eta Nesken Batzordeko presidentea izaten, Andoni Gomezen ordez, eta horrek egunotako norabidea eraldatzen du. Hala ere, festetaz gozatzen ari dela aitortu du Txolintxo koadrilako kideak.
Zelan daramatzazu Blusa eta Nesken Batzordeko presidente zaren lehenengo jaiak?
Mementoz, oso gustura. Ez nau ezerk harritu. Dena oso ondo doa, izan behar den moduan. Gainera, oraindik ez nago nekatuta, indarra daukat eta jaiegun pilo bat falta dira.
Zaila al da blusak eta neskak gidatzea egun hauetan?
Jaietan ez ditut gidatu behar, eskerrak. Urtean zehar eta festetan ere bilerak egiten ditugu. Baina, koadriletan nagusiak daude eta bakoitzak kontrolatzen du berea. Nirean ere badaukagu burua, eta ez naiz ni.
Zer deritzozu zezenetara joateari eta itzultzeari?
Bilera izan dugu lehenengoaren balorazioa egiteko eta ondo joan zen arren eta arazorik egon ez zen arren, apur bat motel egin genuen. Haatik, moteltasun hori normala izaten da uztailaren 25ean, Blusa eta Nesken Egunean, nahiz abuztuaren 5ean egiten ditugunetan.
Nola bizi du presidenteak jaietako egun bat?
Gaur -atzo-, adibidez, 08.30 aldera esnatu naiz. Kalera irten eta haurrentzako margotze ekintza antolatu dugu Plaza Berrian. Gero, telefonoarekin izan naiz ia goiz osoan, hedabideei erantzuten. Hori da egun bat niretzat aurtengo jaietan.
Disfrutatzeko astirik geratzen al zaizu? Gauean kalera irteten zara?
Bai. Ekitaldi guztiak amaitzen direnean, koadrilarekin joaten naiz zezenetara eta pertsona normal bilakatzen naiz. Larunbat gauean, adibidez, oso goiz joan nintzen, nekatuta nengoen egunsentiko prozesuagatik eta arrosarioagatik. Ea datozen egunetan zer moduz moldatzen naizen.
Zezenak gustatzen al zaizkizu edota pilotazalea zara?
Nahiago dut pilota, zezenak ez zaizkit batere gustatzen. Are gehiago, ez naiz zezen-plazara ere sartzen, inguruko tabernetan geratzen naiz koadrilakoekin, itzuleraren ordua heldu bitartean.
Zein da gustukoen duzun ekimena? Eta gogaikarriena?
Gehien gustatzen zaidana ikurrinari egiten diogun omenaldia da. Algara Dantza Taldeak parte hartzen du eta oso polita da. Ekimena Arkatik Plaza Berrira aldatu denetik, jende gehiago bertaratzen dela uste dut. Ekimen guztiak ditut gustuko, bakoitzak bere xarma dauka. Goiz jaikitzea da gutxien gustatzen zaidana.
Txosnetara joaten al zara?
Normalean, azkenengo egunean joaten naiz koadrilarekin. Zeledonen igoeraren ostean, tabernak ixten dituzte eta txosnetara joaten gara. Gutxi joaten naiz, ez baitaude oso gertu. Lehen, erdialdean zeudenean, egunero joaten nintzen.
Zer egingo duzu jaien ostean?
Oporretara joango naiz, baina hilaren 26an. Beraz, jaien ostean, ebaluaketa egin eta indarrak berreskuratuko ditut. -Egitarau ofiziala
Abuztuak
7
10.30: “Txikien Argazkiak” Andra Mari Zuriaren plazan, Blusa eta neskek antolatuta, eta pi- lota txapelketa Ogetan.
11.00: Bigantxak zezen-plazan, lore eskaintza eta
ohorezko aurreskua Andra Mari Zuria- ren irudiaren aurrean Zeledon eta Neska txikik eskainia.
11.30: Herri kirolak Foru plazan eta azoka Loma
Jeneralaren plazan.
12.00: Zeledon txikiren jaitsiera Plaza Berrian,
Abentura Lekua Prado kalean eta azoka arabiarra Azoka plazan.
12.30: Betizu Peñafloridako kondearen plazan, kontzertua
Arka plazan, otrrainxka jana Bastiturri kalean eta trikitixa Aihotz plazan.
13.00: Haur ginkana Buruleria plazan, estropadak
Independentzia kalean eta kontzertua Florida parkean.
13.30: Bertsolariak Aihotz plazan eta musika Plaza Berrian.
17.00: Zezenetara joatea Dato kaletik
17.30: Txikientzako festa Pradon eta haur ginkana Buruleria pla- zan.
18.00: Jotak Probintzia plazan eta, azoka arabiarra Azoka plazan.
19.00: “Queen: we will rock you” by Queen & Ben Elton Principal antzokian.
19.30: Aiko taldea Aihotz plazan eta ondoren, dantza plazan.
20.00: Musika erdigunean, Txikien itzulera Pradotik eta
antzerkia Principal antzokian.
22.00: Pilota Ogeta frontoian.
23.00: Su-festa Mendizabalan, Gospel kontzertua
Probintzia plazan eta zezensuzkoa Pradon.
00.00: Coti Foru plazan, Koskor orkestra Arkan eta Rafa Rueda Aihotz plazan.
Beste egitarauak
14.30: Entxosnazio Eguna txosnetan. Herri-bazkaria eta
ondoren, Tapia eta Leturia taldearekin erromeria.
23.00: Slum Quartet funky-sesion gaztetxean.
00.00: Obrint Pas talde katalanaren kontzertua txosnetan.
02.00: Gertudis txosnetan.
04.00: Silum Soundz goizaldera arte txosnetan.