- Lokotx-biltzea
Ariztegik lortu du nesken Euskal Herriko txapela
BAIONA
Gasteizko jaietan, herri kirol jaialdiak ari dira izaten egunero, eta atzo eguerdian nesken Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketa izan zen.Hiru partaide ziren bertan, eta 50 lokotx batu behar
izan zituen bakoitzak, ahalik eta denborarik gutxienean. Jendetza handia batu
zen final hori ikusteko. Nahiz eta hiru finalisten artean bi arabar izan,
txapela Nafarroara joan zen. Maika Ariztegi izan zen azkarrena, eta minutu bat
baino gehiagoko aldea kendu zion bigarrenari. Bi arabarren arteko dema, berriz,
ikaragarria izan zen, eta Hernandez sailkatu zen bigarren, baina hiru segundo
besterik ez zizkion kendu
Golubari.
Bestalde, herenegun jokatu zen Arabako Txinga Txapelketa, eta Roman Hierrok aurreikuspen guztiak bete zituen txapela jantzita. Bera zen faborito, eta ez zuen hutsik egin. 20 plaza egin zituen, 50 kiloko txingak esku banatan hartuta. 14 plaza egin zituen Bilbaok, eta 13, 1/4 eta 5,80 metro Larrazabalek. Gaur ere Gasteizera hurbiltzen denak izango du herri kirolak ikusteko parada. 12.00etatik aurrera, Foruen enparantzan, Arabako Ingude Altxatze Txapelketa jokatuko dute. Velez de Mendizabal, Fernandez de Larrinioa eta Olabarria lehiatuko dira.
|