- Kae: 2. maila
Kaikuk Zumaian lortu du bere bosgarrena
DONOSTIA
Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) bigarren mailako jaun eta jabe da Kaiku. Sestaoarrak orain arte jokatutako sei estropadetatik bosten gailendu dira, azkenik atzokoan, Zumaiko uretan izandakoan. Bizkaitarra ontzia ohorezko txandan aritu zen Urola Kosta, Portugalete eta Ur Kirolakekin batera, eta hasiera-hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen. Helmugako balizan 12 segundo atera zizkion txandako bigarrenari, Urola Kostari. Estropadako bigarren postua, hala ere, bigarren txandako Lutxanarentzat izan zen. Sailkapen nagusian Kaiku da lidergoan, 59 punturekin. Urola Kosta da bigarren 44 punturekin. Algorta, 8 punturekin, azken sailkatua da.
|