Astakeria Arrasaten
Beste astakeria bat Arrasaten, 500 urte baino gehiago duen Etxaluze baserria botako dutelako, 500 urteko historia, kultura, ondarea... Herri barruan geratzen den azken baserria, XV. mendetik hasitako historia, honek ez die balio izan, ez eta herriko erreferentzia izan dela, ez eta gaur egun historikoki baserri batek suposatzen duenak... Arrasateko alkate Inazio Lakunzari eta Hirigintzako politikariei. Ongi iruditzen zait zahar egoitzaren ideia, baina baserriaren eraikina mantenduta, izan garen teknikari eta adituekin hori posible dela esan digutelako eta Etxaluze ez botatzearen aldekoak izan direlako. Baina gaur egun Arrasatek duen alkateak kontrakoa erabaki du. Etxaluzeko familiak ahaleginak egin ditu etxe hau zutik mantentzeko, urteetan Udalean aldaketak egonda ere, zutik mantendu da baserria, nahiz eta erasoak eta botatzeko ahaleginak, azken 20-30 urteetan ugariak izan. Oraingoan ezin izan da lortu, eta pena handiz Arrasate barruko baserri bakarra botako dute. Gure senide bat hiltzen denean edo hiltzorian dagoenean sentitzen den samina daukat barruan, inpotentzia eta ahulezia. Etxaluze zutik mantentzeko egin diren ahalegin galduak indar gabe utzi gaitu, gogo barik aurrera egiteko. Hau da Etxaluze baserriari egin nahi diodan azken agurra, eta eskerrak eman gure ondoan egon eta babesa eman diguzuen pertsonei. Barkamenak Maritxu eta ingurukoei ezin izan dugulako Etxaluze eraikina mantendu, baina bere espiritua, eskuzabaltasuna eta atea beti izango dira zabalik eta bizirik gure bihotzean. Ez zaituztegu ahaztuko, ez!Kepa Altube Eraña
Pedro hil zaigu
Ez dakit zer esan, hitzak falta baitzaizkit. Langile fina, independentista hutsa, euskal kulturaren aldeko bultzatzailea Bizkaiko Ibar Ezkerrean, euskararen zalea euskara jakin barik (Iparraldeko Seaska inguruko ikastolen aldeko urtekari, kantutegi eta liburuen banatzailea Ibar Ezker eta Eskuinean), LABekoa, ezker abertzaleko militantea, eta batez ere laguna, oso laguna.Kareagakoa («Karigakoa» haren hitzetan), pertsona ona, onegia, eskuzabala (baita ehizan ere: zenbat pasadizo eta istorio ehiza kontuetan). Ez zen intelektual horietakoa. Nahikoa zeukan GARA orain eta “Egin” lehen goitik behera irakurtzearekin, eta bere kabuz sakonki pentsatuz, jakiteko zeintzuk ziren Euskal Herri honen eginbeharrak eta betekizunak. Zaila, oso zaila, benetan, Pedro Larraurik utzitako zuloa betetzea. Zauden lekuan zaudela, egon bakean. Ez adiorik. Joseba Felix Tobar-Arbulu
Lagunetako bat
Al Sr. Javier Rojo
Sr. Rojo, leo con preocupación unas declaraciones que en principio me dejan algo perplejo para, seguidamente, darme cuenta de que ustedes, los autodenominados socialistas, no difieren mucho de los seguidores del régimen fran- quista: «Lo que ha hecho ETA es injusto, intolerable e indecente y no le va a salir gratis y, no habrá borrón y cuenta nueva con los presos». Y lo que hicieron, Sr. Rojo, están haciendo y, según sus palabras, seguirán haciendo los sucesivos gobiernos españoles con los presos políticos vascos, sus familiares y amigos que aún nadie les juzgó ni castigó, a no ser los sucesivos gobiernos del Estado español saltándose sus leyes. ¿Qué es sino injusto, intolerable e indecente? Sabiéndose seguros porque les protege un ejército armado hasta los dientes, una Iglesia fundamentalista que pide la unidad sacrosanta de España. Analizando un poco sus declaraciones, estarían dispuestos a permitir lo que en el 36 hizo esa Iglesia fundamentalista española y unos gobiernos europeos títeres que permitieron que Franco aguantase cuarenta años imponiendo el terror. Hoy en día permiten que el nazismo Israelí haga lo mismo. ¿No cree, Sr. Rojo, que si en verdad ustedes persiguieran la paz deberían, de una vez, mover ficha? Liher Goienetxea, Astillas
- Bermeo
|