GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-09
Kalean da Euskal Txahaltxitxa
Intxaurrondoko Garagardo Azokan aurkeztu eta dagoeneko 50 bat saltokitan dago salgai Euskal Txahaltxitxa. Izenak berak dioen moduan, bertako behi eta txahal haragiarekin eginiko lehen euskal saltxitxa da Urkaiko abeltzainen kooperatibak aurkeztua. Urkaikoko kideek esan dutenez, lehengaiek alde nabarmena ematen diote Txahaltxitxari zaporeari dagokionez, eta besteetatik bereizten dute.

Euskaldunok dagoeneko ez diegu alemaniarrei inbidiarik izan behar. Saltxitxei dagokienez ez behintzat, Euskal Herriko lehengaiekin egindako lehena iritsi berri baita saltokietara: Euskal Txahaltxitxa.

Merkatuan sartu aurretik zabaltze lan txiki bat egin bazuten ere, Intxaurrondoko Garagardo Azokan ezagutarazi zuten jendaurrean lehenengo aldiz Txahaltxitxa. Era berean, Euskal Herriko 50 saltoki baino gehiagotan jarri dute salgai, eta datozen sei hilabeteetan, 150 saltokitan eskuratu ahal izango dela espero dute.

Urkaikok abiarazi du egitasmo berritzaile hori; Label Euskal Okelan parte hartzen duten Euskadiko abeltzainen kooperatibak, hain zuzen. Bertako kideek adierazi dute: «Asmoa pixkanaka harategi eta denda espezializatu guztietara iristea da. Guk haragi salmentan harategiekin egiten dugu lan, eta gure intentzioa Txahaltxitxaren salmentan ere harakinekin lan egitea izango litzateke». Alde horretatik, lehen euskal saltxitxa ezagutarazteko, saltokietako profesionalek funtsezko eginkizuna izango dutela erantsi dute, haiek harreman zuzena baitute bezeroarekin.

Bestalde, egitasmoaren bultzatzaileek aurrez ikusia dutenez, produktua ezagutarazteko kanpaina abiatuko dute datorren udazken eta neguan ikastetxeetan. Hala, gazteei elikagaien kalitatearen garrantziaz ohartarazteaz gain, produktu berriaren izena zabaltzea dute helburu.

OHITUREN ALDAKETA TARTEAN

Urkaiko kooperatibako kideek jakinarazi dutenez, egungo kontsumo ohiturek zerikusi handia izan dute produktu berri hoti merkaturatzeko.

Jose Pablo Larrea Urkaikoko arduradunak adierazi du: «Kontsumo ohiturak aldatzen ari dira eta aldaketa prozesu horretan, lehen gustoz kontsumitzen ziren haragi zatiak, adibidez gisatzekoak, gero eta gutxiago kontsumitzen dira, batez ere uda-partean. Urtaro horretan, sukaldea alde batera utzi nahi izaten da eta, beraz, elaborazio errazeko produktuak bilatzen ditu kontsumitzaileak, sukaldean denbora luzez egotea eskatzen ez dutenak».

Ondorioz, gisatzeko erabiltzen diren haragi zatiak, oso kalitate onekoak direnak, zankarroia, biribilkia, edota bizkarraldea esaterako, «kontsumorik gabe» geratzen direla azaldu du Larreak. Hori ekidin eta ohitura berrietara egokitzeko aukera bikaina ematen du Euskal Txahaltxitxak, Urkaikoko arduradunaren aburuz.

Euskal Txahaltxitxa lau edo zazpi unitateko ontzietan aurkezten dute. Hala eta guztiz ere, produktu horren sekretua ez datza ontziraketan, lehengaietan baizik.

Urkaikoko kideek helarazi dutenez, Txahaltxitxaren ezaugarri nabarmenena ekoizteko erabilitako osagaiak dira. Kalitate oneneko pieza osoak erabiltzen dituzte eta lehengaiak txahalkia eta behikia direnez gero, beste mota bateko saltxitxengandik nabarmen desberdintzen dituen ezaugarri organoleptikoak ditu. Gainera, Txahaltxitxak ez du koloratzailerik eta piper pixka bat darama.

Larreak azaldu du: «Saltxitxak, oro har, txerri eta hegaztiekin egiten dira. Maiz, gainera, jendeak susmo txarrak izaten ditu jatorriaren inguruan. Guk, ordea, behi eta txahal haragiarekin egiten ditugu Txahaltxitxak, eta ezaugarri horrek alde nabarmena ematen dio gure produktuari zaporeari dagokionez; besteetatik bereizten ditu».

Bestalde, bere prestatzeko bide guztian trazabilitateari eusten zaio eta, hala, kontsumitzaileak badaki probatzen ari den saltxitxa-sortaren okelaren jatorria. «Baserritarrekin zuzenean lan egiten dugu eta kontsumitzaileari produktua zein baserritako haragiarekin egina dagoen jakinarazten diogu. Gure ustez, gaur egun, kontsumitzailearen konfiantzarako garrantzitsua da hori», esan du Larreak.

Gainerako saltxitxak baztertuko ez dituztela argi izan arren, jendeak euren produktua aintzat hartuko duela uste dute bultzatzaileek. «Gure asmoa eta ustea ez da produktu honek gainontzeko saltxitxak merkatutik at uztea, baina bai bere lekua egitea, pixkanaka bada ere. Bertako okela ekoizteko baldintza gogorren eraginez, Euskal Herriko produktuen salneurria garestiagoa da kanpotik datozenen aldean. Hala ere, badago haragia nola eta zein baldintzatan hazita dagoen kontuan hartzen duen jendea. Txahaltxitxarekin ere hori pasatuko dela uste dugu», adierazi du Urkaiko kooperatibako arduradunak.

Esanak esan, Urkaiko kooperatibak argi uzten du egitasmoaren helburua Euskadiko baserrietan ekoizten den haragi onena euskal kontsumitzaileei beste modu batean aurkeztea dela. Bere zapore bereizgarria dastatzeko deia ere egiten dute: «Probatu besterik ez dago!». -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Exigen medidas reales para que no ocurran mas violaciones en las fiestas
Mundua
Israel pone sus bombas sobre la mesa de Naciones Unidas
Euskal Herria
Con el FBI hemos topado
Ekonomia
Telekomunikazioena da sektorerik malguena
Euskal Herria
Garzón cita a Barrena, Elkano y al convocante de la manifestación de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss