GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-09
Deustu Herria Aurrera elkartea, Botika Zaharra hosgabetzearen alde

BILBO

Bilboko Aste Nagusia hastear dago, eta Botika Zaharrean egiten dituzten ekitaldiak direla-eta, zabaldegia hosgabetzeko deia egin du Deustu Herria Aurrera elkarteak. Izan ere, gaur egun, bertan egiten dituzten kontzertu, jai, erakusketa eta kultur ekitaldiek lekuari ematen dioten bizitasuna nabarmentzeaz gain, horiek sortzen duten zarata akustikoa salatu dute, eta arazoari aurre egiteko isolamendu akustikoa martxan jartzeko deialdia egin.

«Zabaldegiak ez dauka isolamendu akustikorik, eta horren ondorioz, ingurumenaren arloko eragozpenak behar baino handiagoak dira batzuetan». Horrekin batera, elkarteak argi utzi nahi izan du ez duela zalantzan ipintzen ekitaldi horiek herritar guztien onerako direla, Bilbok kultur programazio oparagoagoa baitu. Gainera, ekitaldi horiek bisitari gehiago erakartzea positibotzat jo du elkarteak.

Hala eta guztiz ere, kideek gogorarazi nahi izan dute inguruko bizilagunek zarata handia jasan behar dutela, programatutako kultur ekitaldirik ez dagoenean ere, bestelako ekintzak antolatzen baitituzte, batik bat, motorrekin eta autoekin mota guztietako probak. «Gure ustez, behar-beharrezkoa da zabaldegia egokitzea, guztien interesak erabat betetzeko», adierazi zuten Deustu Herria Aurrera elkarteko kideek.

Horregatik, «bizilagunen atsedena eta herritarren kultur beharrak bateragarriak» izatearen alde daude elkarteko kideak. Zaratak sortzen duen arazoa dela-eta, elkarteak zabaldegia egokitzeko eskakizuna egin dio Barruti kontseiluari. Enekuriko errepidean dauden pantaila akustikoen modukoekin hosgabetzeko eskatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Exigen medidas reales para que no ocurran mas violaciones en las fiestas
Mundua
Israel pone sus bombas sobre la mesa de Naciones Unidas
Euskal Herria
Con el FBI hemos topado
Ekonomia
Telekomunikazioena da sektorerik malguena
Euskal Herria
Garzón cita a Barrena, Elkano y al convocante de la manifestación de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss