GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-09
Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak
Gastronomia eta eskulangintzaren xarma ikusgai
Gastronomiaren eta eskulangintzaren ibilbidea egiteko aukera izan dute egunotan gasteiztarrek. Aurten lehenengo aldiz jarri duten azoka arabiarrak guztien arreta eskuratu badu ere, General Loma plazakoak eta Senda Ibilbidekoak ere jendez gainezka egin dute. Saltzaileen artean denetarik dago; pozik eta hain gustura geratu ez direnak.

GASTEIZ

Aurtengo Andra Mari Zuriaren jaietako berrinkuntza ororen artean, egunotan goiz eta arratsaldez zabalik egon den azoka arabiarra izan da ziurrenik arrakasta handien eskuratu duena. Milaka pertsona joan dira Marokotik Libanorainoko herrialdeetan barrena ohikoak diren produktu esanguratsuenak ikusi eta, aldi berean, dastatzeko asmoz. Aniztasunik, behintzat, ez da falta izan.

Azoka plazara, azoka egon den tokira, bertaratzean, hainbat koloretako dozena bat jaima-rekin egiten du topo bisitariak. Aurretik, hala eta guztiz ere, espezieek eragiten duten usain nabarmenak iristen ari garela jakinarazten du. Mementoan prestaturiko janek dute erru guztia. Beste askoren artean, oilaskoz, indioilarrez edota txahalez beteriko kebab-ak eta txitxi burruntzi beroak probatzeko aukera dago. Barazkiez egindako platerak ere ez dira falta.

Gozoek ere gehienen arreta eskuratzen dute. Bestelako produktuak dituzten arren, fruitu idorrez eginikoak dira gehienak. Jakina da, alde horretatik, herrialde arabiarretako sukaldaritzan maiz erabiltzen dituztela azken horiek.

Musika eta sabel dantza

Euro bakar baten truke oreki gozo bat erosi eta ondoko jaima batean ezartzea erabakitzen dute pertsona askok eta askok, tea lasaitasun osoz hartu eta ekialdeko musika entzuten duten bitartean. Zorte apur batekin, sabel dantzaren ikuskizunarekin topo egin dezake bisitariak. Egunero etxean jaten ez diren produktuez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du azokak.

Horretaz gain, eskuz eginiko etxerako eta bakoitzarentzako apaingarriak eskuratzeko aukera dago; hala nola, edalontziak, soinekoak, zapatak eta belarritakoak. Argi dago azoka arabiarraretzat aukeratu duten tokiak gainezka egin duela zenbait mementotan eta, ondorioz, datorren urteari begira, beste leku bat aztertu beharko dutela. Saltzaileak ere beren herrialdeetako arroparekin jantzita zeuden; gustura geratu dira saldutakoarekin.

Aipatutakoa erakargarriena izan bada ere, ez da bakarra. Aurreko urteetako azokak ez dira falta izan aurtengo jaietan. General Loma plazak gastronomiarena hartu du, eta Euskal Herriko edozein txokotan egiten dituztenekin alderik ez du. Idiazabal gazta, Gernikako piperrak, hestebeteak, baserriko ogia edo zurez egindako jostailuak eskuratzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Ezer berririk ez.

Handik metro batzuetara, Florida parkea igaro bezain azkar, eskulangintzakoarena dago oraindik. Jende asko bertaratu dela adierazten badute ere, saltzaile gehienak ez daude pozik aurtengo Andra Mari Zuriaren jaietan izan dituzten salmentekin. Bertan, emakume nahiz mutilentzako apaingarriak, larruz egindako poltsoak nahiz emakumeentzako arropa nagusitu dira.

Azken batean, egunotan Gasteiz azoken hiriburua bilakatu dela esan daiteke.



El galardón de Los Bainas
M.B.
GASTEIZ

La Plaza Nueva volvió a desprender, en la mañana de ayer, un olor exquisito, totalmente opuesto al de jornadas anteriores. Como viene siendo habitual, allí se congregó lo mejor de cada cuadrilla de blusas y neskas para participar en una nueva edición del concurso gastronómico organizado por Bereziak. Concretamente, fue la decimotercera. Fueron un total de doce los grupos que se afanaron por elaborar la mejor receta que, finalmente, consiguieron los de Los Bainas con su “Plato Ganador”. El único requisito era utilizar la patata alavesa. A partir de ahí, cada uno incluía todo lo que quería. Desde los típicos pimientos rojos o verdes, tomates o atún hasta algunos más singulares como, por ejemplo, gulas y foíe. A la cola se quedó la caldereta de Zintzarri. A pesar de mostrar mucho empeño, recibieron poca recompensa. Lo que no faltó en ninguna mesa fue un buen hamarretako, a base de huevos fritos, pimientos de Gernika o chorizo. La ganadora de la cata de vinos, Aitziber Iriarte, acertó la media docena de caldos propuestos. Eso sí que es buen paladar.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Exigen medidas reales para que no ocurran mas violaciones en las fiestas
Mundua
Israel pone sus bombas sobre la mesa de Naciones Unidas
Euskal Herria
Con el FBI hemos topado
Ekonomia
Telekomunikazioena da sektorerik malguena
Euskal Herria
Garzón cita a Barrena, Elkano y al convocante de la manifestación de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss