Haur dramaturgia bultzatzeko sarira deitu dute
BILBO
Haurrentzako antzerki-literaturaren sormena bultzatzeko helburuarekin eta arlo horretan ager daitezkeen proposamen berrien garapena lagundu nahian, Antzerkiko Sormen eta Ikerketarako Batzorde Iberoamerika- rrak eta Bilboko Txotxongilo Arteetarako Dokumentazio Zentroak Haur Dramaturgiaren V. sarirako deia zabaldu dute.Latinoamerikako eta Estatu espainoleko egile guztiek parte hartu ahal izango dute. Proposaturiko lanak argitaratu edo estreinatu gabeak izan beharko dira. Gaia librea izango da eta obrak aktoreek edo txotxongiloek antzezteko modukoak eta, noski, haur ikus-entzuleei propio zuzenduta.
Sari bakarra 1.200 euroko sari bakarra emango dute. Bilboko Txotxongilo Dokumentazio Zentroak argitara emango du lana, eta berak zabaldu ere. Gainera, zentro horrek erabakiko du, egilearen onespenarekin, zein taldek eramango duen saritutako gidoia agertokira, eta nor arduratuko den haren ekoizpenaz. Berarena izango da, halaber, lehen argitalpenerako eskubidea; egileari 150 ale emango zaizkio. Hurrengo argitalpenetan lanaren gaineko eskubideak oro egilearenak baino ez dira izango.
Epaimahaiaren ebazpena XXV. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian ezagutaraziko dute antolatzaileek.
|