GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-09
Donostiako Orfeoia, West-Eastern Divan orkestrarekin
Donostiako Orfeoiak West-Eastern Divan orkestrarekin batera hasi zuen atzo Sevillan, Madrilen eta Peraladan barrena egingo duen bira. Daniel Barenboim-en zuzendaritzapean, Beethove- nen «Bederatzigarren Sinfonia» interpretatuko dute. West-Eastern Divan orkestra arabiar eta israeldar gazteek osatzen dute. Ekialde Hurbilean bakea aldarrikatzea dute helburu.

SEVILLA

Atzo hasitako bira Barenboim-Said fundazioak duen proiektu orokorrean sartzen da. Fundazioaren helburua da munduari erakustea musikak herriei lagun diezaiekeela desadostasunak konpontzen, bai eta israeldarren eta palestinarren artekoak ere.

Atari zabaleko hiru kontzertuk osatuko dute biraren lehenengo zatia, eta bertan, orkestra bera eta Donostiako Orfeioia ez ezik, Camila Nylund sopranoa, Waltraud Meier kontraltoa, Burkhard Frtiz tenorra eta Christof Fischesser baxua ari dira parte hartzen.

Atzoko kontzertua Sevillan izan zen, Maestranza zezen-plazan. Biharkoa, berriz, Madrilen izango da, doan, Plaza Nagusian. Ostiralean, azkenik, Peraladako jauregiko lorategiek hartuko dituzte musikariak, bertako jaialdiaren hogeigarren edizioan.

West-Eastern Divan orkestra 1999an eratu zuten. Daniel Barenboim jatorriz judua den zuzendari argentinarra eta Edward Said orain dela zenbait urte hil zen intelektual palestinarra izan ziren sortzaileak. Munduko kulturak ­eta bereziki juduena eta arabiarrena­ elkarri inguratzeko asmoarekin sortu zuten orkestra. Gaur egun 14 eta 29 urte bitarteko 42 musikari israeldarrek, Jordania, Siria eta Egiptoko 25 musikari arabiarrek eta Estatu espainoleko 21 musikarik osatzen dute West-Eastern Divan orkestra. Sevillan dute egoitza ofiziala, Andaluziako Juntak emandako laguntzari esker.

Munduan barrena ibiliko dira uda honetan, eta Donostiako Orfeoiak, modu altruistan, aurreneko hiru kontzertuetan hartuko du parte. Gero, Orfeoiren laguntzarik gabe, orkestrak, beste hainbat herriren artean, Istanbul, Granada, Brusela, Paris, Berlin eta Milan bisitatuko ditu. Abenduan, berriz, Nazio Batuen egoitzan joko du.



Una gira marcada por el ataque a Libano

SEVILLA

Daniel Barenboim, acompañado por la viuda de Edward Said, Miriam, presentó ayer en Sevilla, sede de la West-Eastern Divan, una gira marcada por el ataque israelí a Líbano. Ambos abogaron por el alto el fuego inmediato y rechazaron la ocupación israelí de territorios palestinos.

«Nos guste o no, estamos destinados a vivir juntos. O nos matamos todos en un suicidio colectivo o aprendemos a vivir todos en ese pedazo de tierra», señaló Daniel Barenboim.

Opinó que «cada éxito militar deja a Israel en una posición política más débil» y defendió su apuesta por una solución pacífica. «Yo no soy ingenuo, ingenua es la gente que piensa que tras sesenta años de conflicto se puede solucionar esto con la guerra», afirmó.

El maestro israelí reconoció que la gira iniciada ayer «no es como las de años precedentes ­en alusión a la situación en Líbano­, y espero que no se repita».

Destacó el simbolismo que encierra el hecho de que sea Andalucía, «tierra en la que cristianos, judíos y musulmanes convivieron en paz durante siglos, la sede de la West-Eastern Divan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Exigen medidas reales para que no ocurran mas violaciones en las fiestas
Mundua
Israel pone sus bombas sobre la mesa de Naciones Unidas
Euskal Herria
Con el FBI hemos topado
Ekonomia
Telekomunikazioena da sektorerik malguena
Euskal Herria
Garzón cita a Barrena, Elkano y al convocante de la manifestación de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss