GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-09
Hondarribiak hirugarren urtez jarraian eskuratu du Gipuzkoako Txapelketa
·Hondarribiarrekin batera, Zarautz, Orio eta Zumaia arituko dira igandean Euskadikoan

DONOSTIA

Denboraldi biribila egiten ari da Hondarribia. Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen San Miguel Ligako aurreneko sailkatu bezala iritsi zen atzo Getariara Ama Guadalupekoa ontzia, eta horregatik bertako uretanjokatu behar zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketa bereganatzeko faborito nagusia zen. Horrek, hala ere, gutxirako balio du, ustezko nagusitasun hori uretan erakutsi beharra baitago. Mikel Orbañanosen mutilek, baina, hori bera egin zuten, eta Gipuzkoako txapeldunak dira hirugarren urtez jarraian.

Lehen txandan aritu behar izan zen arraunean Ama Guadalupekoa, Orioko San Nikolasekin eta Zarauzko Enbatarekin batera.

Lehia ikusgarria izango zela aurrez ikusten zen, baina lehenengo luzearen amaieran gerora irabazleak izango zirenek aurrea hartu zuten. Hortik aurrera erlojuaren aurkako proba izan zen hondarribiarrena, metroz metro txandako beste aurkari biekiko aldea handitzen joan zen-eta. Azkenean, aise lortu zuen Gipuzkoako titulua etxean uztea.

Atzetik, Zarautzek eta Oriok borroka polita eskaini zieten arraunzaleei. Enbata aurretik izan zen ia proba guztian, baina segundo gutxiko aldearekin. Hirugarren maniobra, ordea, ez zuten nahi bezain ona egin, eta oriotarrek aurrea hartu zieten. Azkenengo luzean, denbora askoan parean izan eta gero, zarauztarrek tosta biko errenta lortu zuten, eta helmugako ziabogara arte mantentzeko gai izan ziren. Oriok, berriz, segundo bat gehiago behar izan zuen ibilbidea burutzeko.

Espero bezala, txandako hiru taldeenak izan ziren estropadako hiru denborarik onenak, eta Hondarribia, Zarautz eta Orio igandean Euskadiko Txapelketan izango dira.

Zumaia laugarren

Pronostikoek ez zuten hutsik egin, eta Zumaia izan zen bigarren txandako ontzirik azkarrena. Aita Mari Arraun Elkarteak lehenengo luzetik erakutsi zuen beste hiru aurkariak baino gehiago zela, eta erraz lortu zuen txandako garaipena, baita Euskadikoan parte hartzeko txartela ere.

Pasaitarren arteko lehian, aldiz, sanjoandarrak izan ziren bizkorrenak. Pasai Donibanek eta San Pedrok oso borroka polita izan zuten, baina azkenean segundo biko aldearekin Erreka Libiari gailendu zitzaion. TKEren jaitsiera kanporaketari begira azterketa polita izan zen talde biek izan zutena.

Donostia Arraun Lagunak, txandako irabazlearengandik minutu eta erdi baino zerbait gehiagora, bigarreneko azken ontzia izan zen.

Jardunaldiko azken txandan, berriz, Getaria izan zen talderik onena. Etxean ari zen Esperantza, eta zaleak bultzatuta gustura aritu zen arraunean. Proba guztian aurretik izan eta gero, azken luzean Trintxerpe asko hurbildu zitzaion, baina azkenean hiru segundora sartu zen. Ur Kirolak taldeak, aldiz, ia hiru minutura amaitu zuen.

Palmaresa

2005 Hondarribia

> 2004 Hondarribia

2003 Pasai Donibane

> 2002 Orio

2001 Orio

> 2000 Koxtape

1999 Orio

> 1998 Orio



PROTAGONISTAk
Mikel Orbañanos: «Gure lana ondo bete dugu»

U.A.
DONOSTIA

Hondarribiko prestatzaile eta arraunlariak taldekideen lana goraipatu zuen. Izan ere, hirugarren urtez jarraian Gipuzkoako txapeldunak dira.

«Oso gustura aritu gara. Faboritotzat jotzen gintuzten askok, eta gure lana ondo bete dugu. Gehiago ezin da eskatu», aipatu zuen.

Atzokoa estropada zaila izan zen, eta itsasoaren egoera kontuan hartuta 21 minututik jaisten bakarra Ama Guadalupekoa izan zen. «Itsasoa oso exijentea zen arraunean egiteko, baina nahiko ondo moldatu gara».

Hurrengo hitzordua Plentzian izango dute, igandean, Euskadiko Txapelketan. Helburua aurrean egotea izango dela esan zuen Orbañanosek. «Ea maila ona ematerik dugun. Edozein tokitan zaila izaten da irabaztea, baina gure lana egiten baldin badugu, seguru nago aurreko postuetan izango garela. Horretan saiatuko gara», azaldu zuen.

Alex Lopez: «Tosta birengatik izan gara bigarren»

U.A.
DONOSTIA

Zarauzko arraunlaria oso gustura zen taldeak egindako lanarekin. Izan ere, Gipuzkoako bigarren talderik onena izateaz gain, Euskadikoan parte hartzeko aukera izango du.

«Estropada arraroa izan da. Itsaso txarra egon da eta haize pixka bat, eta gorabehera asko izaten dira halakoetan. Estropada hasieran parean izan gara, baina Hondarribiak lehen ziabogan alde egin du eta Orio eta biok geratu gara borrokan. Hirugarren ziaboga txarra egin dugu eta azken luzean parean izan eta gero, bi tostarengatik lortu dugu bigarren postua», azaldu zion GARAri arraunlari zarauztarrak.

«Hondarribiarengandik eta Oriorengandik ahalik eta hurbilena egotea zen gure helburua, eta oso ondo irten zaigu», esan zuen Lopezek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Exigen medidas reales para que no ocurran mas violaciones en las fiestas
Mundua
Israel pone sus bombas sobre la mesa de Naciones Unidas
Euskal Herria
Con el FBI hemos topado
Ekonomia
Telekomunikazioena da sektorerik malguena
Euskal Herria
Garzón cita a Barrena, Elkano y al convocante de la manifestación de Donostia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss