GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-20
Morlanseko debekuak «EAJk eta PSOEk duten aliantza» frogatzen duela esan du Askatasunak

DONOSTIA

Ostegunean, Morlansen urtero Patxi Itziarri, Jokin Leundari eta Iñaki Ormaetxeari egiten zaien omenaldia zapuzten saiatu ziren Ertzaintza eta Auzitegi Nazional espainola. Joxean Agirre Askatasuneko eledunari bertan hitza hartzea eragotzi zioten; atzo Agirrek berak Donostiako kaian egindako agerraldian adierazi zuenez, «EAJk eta PSOEk duten aliantza garbia» agerian geratu zen horrekin. «Biek zapuztu nahi dute prozesua. Edo gutxienez, hala balitz bezala jokatzen dute, ezker abertzaleari etengabe erasota eta errepresioa bere gorenean mantenduta», azaldu zuen.

Hori frogatzeko, ostegunean bertan gertatutakoa aztertu zuen Askatasunak, eta debekua Lakuako Gobernuko Barne Sailak bultzatu zuela nabarmendu. «14.00etan, pospolo bat gasolina putzu batean bota zuten 18.00e- tan piromano gisa Auzitegi Nazionala ager zedin», zehaztu zuen Agirrek.

Bide batez, jokabide horrekin Juan Jose Ibarretxek egun berean esan zuena gezurtatzen zela adierazi zuen. «Euskal gizartearen parte-hartzea baldin bada prozesuaren bermea ­lehendakariak dioen bezala­, ikusita zein den Ertzaintzaren jarrera, EAJ eskizofreniak jota dago», ondorioztatu zuen.

PSOEren erantzukizunari dagokionez, «prozesua baldintzatu nahia» egotzi zion Askatasunak:«Ezker abertzalea eskuz eta oinez loturik izan nahi dute. Euskal Herriaren kontrako eraso etengabeen arduradun nagusiak dira Auzitegi Nazionala eta PSOE, ezpata bereko bi ahoak», laburbildu zuen.

Horiek hala, Morlansen aurten gertatutakoa ez dela Del Olmo epailearen «urrats bakana» aipatu zuen Joxean Agirrek, bizitzen ari garen «muturreko egoeraren adierazlea» baizik. «Bi erantzukizun mota horiek daude horren atzetik (PSOE eta Auzitegi Nazionalarena, batetik, eta EAJrena, bestetik), biak estrategia bakar baten inguruan harilkatuta», esan zuen.

Hori guztia adierazi ondoren, prozesua «berbideratzeko» beharraz ohartarazi zuen Askatasunak, eta bi dei zuzen egin zizkien bai PSOEri eta EAJri bai eta gainerako eragileei ere. Lehena, errepresioa eteteko, eta bigarrena eragileen arteko mahaia osatu eta konponbide demokratikoaren helburua lantzen hasteko, «bazterkeriarik gabe, xantairik gabe».

Euskal herritarrei ere eskaera egin zien Agirrek, mobilizatu daitezen eta «prozesu demokratikoaren potentzialean konfiantza» izan dezaten. «Ez dakigu Ibarretxek baduen, baina guk badugu herri honen parte-hartze eta indarrarekiko erabateko sinesmena», ziurtatu zuen Askatasuneko ordezkariak.



Los 68 presos donostiarras, respaldados en las fiestas
GARA

DONOSTIA

Aste Nagusia de Donostia hizo ayer un hueco a los presos. En el acto central de Amnistia Eguna se recordó que a día de hoy hay 68 donostiarras presos por motivos políticos. Tras homenajearse a los excarcelados este año, Askatasuna subrayó que «quisiéramos tener que repartir el próximo año 68 pañuelos, pero esto no caerá del cielo. La amnistía no se conseguirá en los pasillos ni en posibles conversaciones ETA-Estado. Euskal Herria necesita la amnistía, y, por tanto, debe ser un logro de los ciudadanos vascos».

En el acto, junto al apoyo al Colectivo hubo lugar para dos nombres propios: por un lado, Iñaki de Juana, en huelga de hambre indefinida; por otro, el recientemente fallecido «Balentxi». Se denunció además el veto al acto de Morlans y se replicó al alcalde, Odón Elorza, que «sí, efectivamente somos un coñazo, para desgracia de los políticos corruptos».

La Ertzaintza interceptó la manifestación argumentando que no estaba comunicada e identificó a Joxean Agirre.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss