GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-20
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan

RAMALA

Israel Palestinako Aginte Nazionalaren (PAN) kontrako kanpainaren beste atal bat gertatu zen atzo. Oraingoan, Nasser al-Shaer lehen ministrordea eta Hezkuntza ministroa bahitu dute «erakunde terrorista bateko kidea izateagatik». Al-Shaerrez gain, Hamaseko Gobernuko beste hiru kide eta 28 parlamentari ere Israelen esku daude. Horien artean Parlamentuko presidente Asis Dueik. Hura hilaren 6an bahitu zuten.

Joan den ekainean, palestinar gizon talde batek Gilad Shalit Israelgo soldadua hartu zuen, eta aitzakia horrekin indartu zuen Israelek Hamaseko Gobernuko kideen kontrako ohiko jazarpena. Orduz geroztik dozena bat kide bahitu ditu eta gutxi batzuk askatu ditu.

Al-Shaerren bahiketa atzo goizaldean egin zuten Ramalan (Zisjordania). Lau eta erdiak aldera Israelgo soldaduak «indarrez» sartu ziren Hamaseko mugimendu politikoko kidearen etxera, eta gizona eraman zuten. Haren emazte Hudak azaldu zuenez, ekainaren amaieratik klandestinitatean bizi izan da senarra. Bere esanetan, oso gutxitan egoten zen etxean.

Hamasek gogor gaitzetsi zituen Israelgo ekintzok. «Palestinako buruzagi bat bahitu du Israelek. Palestinarrek hautatutako Gobernua suntsitzeko ahaleginean beste urrats bat da», salatu zuen Gazi Hamad Hamaseko bozemaileak.

Saeb Erekat Israelekin negoziatzeko PANek duen buruzagiak ohartarazi zuen goi-kargu horren bahiketa Hamasen eta Mahmud Abbas presidentearen arteko negoziazioetan oztopo handia dela. Hamas eta Abbas batasun gobernu bat eratzeko negoziatzen ari dira. PANeko lehen ministro Ismail Haniyek, baina, behin baino gehiagotan esan du ez dela batasun gobernurik egongo Israelek ministroak eta diputatuak bahituta dauzkan bitartean.

Palestinako Ministroen Kontseiluak, bestalde, gaitzespena adierazteko manifestazio batera deitu zuen. Bertako langileez gain, kaleko jende ugari ere batu zitzaien.

Israelgo soldadu bat hilda

Bestalde, palestinar batek Israelgo soldadu bat hil zuen atzo. Israelgo iturriek jakinarazi zutenez, soldaduek Tubasetik gertu duten kontrolgune batera (Zisjordaniako ipar-ekialdean) hurbildu zen palestinarra, pistola bat atera zuen eta soldaduari tiroka hasi zitzaion. Israelgo beste soldaduek palestinarra hil zuten. Gatazkaren beste biktima bat Mayed Saade 20 urteko palestinarra izan zen. Armadatik ihesean autoa irauli zitzaion. Ordu batzuetara hil zen.



Miles de peregrinos llegan a Bagdad
GARA

BAGDAD

Las autoridades iraquíes prohibieron, desde ayer hasta el lunes por la mañana, la entrada de vehículos particulares en Bagdad por temor a que se multipliquen los ataques sectarios en víspera de una conmemoración religiosa chií. Miles de peregrinos llegaron ayer a pie a un santuario chií en Kazimiya, al norte de la capital, donde está enterrado el imán Moussa Kadhim, uno de los doce santos chiíes. Se espera que decenas de miles de chiíes visiten el santuario hoy, cuando lleguen a su momento culminante las ceremonias.

Mientras, al menos 18 personas murieron en diferentes incidentes violentos en el país. Nueve personas murieron en Baquba, uno de los principales puntos de enfrentamientos entre suníes y chiíes, situado a 60 kilómetros al noreste de Bagdad. Por otra parte, cuatro soldados iraquíes murieron cuando estalló una bomba al paso de la caravana en que viajaban, en Diwaniyah, a 130 kilómetros de Bagdad, indicó el teniente de la Policía Raed Jabir. Además, cinco personas murieron en actos de violencia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss