GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-20
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
«Tiroen manifestazioa». Hori izan zen 1997ko otsailaren 15ean Bilbon egindako mobilizazioak betiko hartu zuen izena, Ertzaintza jende uholdearen aurka tiroka hasi zen-eta. Bost manifestariri espetxe zigorra ezarri zieten, eta horietatik hiruk ia osorik bete dute. Baina orain epaia baliogabetu du Auzitegi Konstituzionalak, forma akatsagatik.

IRUÑEA

Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi du Bizkaiko Auzitegiak Iñaki Palmouri, Iñaki Olazarani, Juan Pablo Ussiari, Adolfo Abasolori eta Joseba Velezi jarritako zigorra. Lehenengo hiruren kasuan, hiru urte eta zortzi hilabetekoak ziren espetxe zigorrak;Abasolori eta Velezi, aldiz, lau urtekoak egokitu zitzaizkien. Baina kartzelan sartzera behartu zituen bigarren epaia (Bizkaiko Auzitegiarena) gaizki egin zutela onartu du orain Auzitegi Konstituzionalak, atzo jakinarazi zutenez.

Zigor hori ezabatzeko moduko prozedura akats nabaria gertatu zela ontzat jo du. Izan ere, defentsak lehenengo epaiaren aurka jarritako helegitearen ondoren fiskalak egin zituen alegazioak ez zizkieten auzipetuei jakinarazi. Ondorioz, horiek ezin izan zuten beren defentsa eskubidea behar bezala gauzatu. Auzitegi Konstituzionalak, gainera, espresuki kritikatzen du Bizkaiko Auzitegiak helegite horren inguruko epaia horrela hartu izana, akats horri erreparatu gabe.

Hori guztia dela-eta, bigarren epai hori bertan behera gelditu da, eta akatsa egin zuten une beretik ekin beharko zaio berriro auziari, defentsako abokatuek GARAri azaldu ziotenaren arabera. Lehenengo epaiak ­Bilboko Zigor arloko 5. epaitegiak emanda­ bere horretan segituko luke, eta epaiketa ez zen berriro egin beharko, baina bigarren epairik ez bada, zigorra ez da oraindik ere behin betikoa. Eta, horren ondorioz, espetxean jarraitzen duten hiru lagunek, ia zigor osoa beteta dutenek, ez zuten kartzelan egon beharko.

Marlaskak irauli zuen auzia

Ia hamar urteko ibilbidea egina du auzi horrek. HBko mahaikideak espetxeratzen ari ziren 1997ko otsailean, eta horren aurka kalera atera ziren milaka eta milaka lagun Bilbon. Ibilbidearen hasieran Ertzaintzaren furgoneta bat jende artean jarri zen, eta horrek haserre bizia eragin zuen hainbat manifestarirengan. Ertzainen erantzuna furgoitik jaitsi eta tiroka hastea izan zen. Bi lagun (Santos Iragi eta Pedro Hernando) balaz zauritu zituzten eta Autonomia kalean zehar izua zabaldu zuten.

Berei eraso zietela argudiatu zuten ertzainek, eta auzipetutako lau lagunak inplikatu zituzten, bai eta gero epaituko zituzten bi manifestari gehiago ere. Urteak joan urteak etorri, ospe handia hartuko zuen Fernando Grande-Marlaska zen instruktorea, eta Ertzaintzaren alde egin zuen. Beren burua babesteko baino ez zutela tiro egin ontzat jo zuen, ertzainak errugabetu zituen, eta manifestari horien aurkako ekinbideak aurrera eraman zituen.

Horiek biktima izatetik errudun izatera pasatu zirela salatu zuten. Palmou, esate baterako, Ertzaintzaren furgoiak harrapatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss