GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-08-20
- Errugbia (Top 14a)
Avironek ezer gutxi egin du Albi igo berriaren zelaian
·Zuri-urdinek asko hobetu beharra daukatela erakutsi zuten

BAIONA

Avironek denboraldiari hasiera emateko talde erosoa zuela esan zuen batek baino gehiagok atzoko neurketaren aurretik, baina gauzak ez dira nahi bezala atera.

Albi igo berria izan zuen aurrez aurre Avironek. Ustez, denboraldiaren amaieran mailari eusteko borroka horretan aurkari zuzena izango du Avironek. Beraz, garrantzitsua zen puntuak hartuta etxeratzea. Alde batetik, Liga garaituta hasiko zutelako, eta etxetik kanpo, gainera, aurkari zuzen bat menderatuta, baina ez zen horrela izan. Aurreko denboraldietan ere Avironi etxetik kanpo puntuak batzea asko kostatu zaio, eta aurten ere badirudi gauzak bide beretik joango direla. Hala eta guztiz ere, Ligak hasi besterik ez du egin, eta Aviron eraberrituari konfiantza eman beharko zaio.

Bi taldeak errespetu handiarekin ekin zioten neurketari, eta lehen oren erdian oreka izan zen nagusi, nahiz eta joko aldetik bietako inork ezer gutxi erakutsi zuen. Garbi ari zen ikusten Ligako hastapena besterik ez zela, eta oraindik lan handia egin beharra zeukatela bi taldeek. Lehen zatiko azkeneko bost minutuetan, ordea, etxekoek puntu dezente lortu zituzten Avironek atzealdean egindako hutsak aprobetxatuta. Atsedenerako bost minutu falta zirela, zigor-kolpe bat gauzatu zuten etxekoek, eta azkeneko minutuan, transformatutako entsegu bat. Ondorioz, Albik 10 puntu lortu zituen azkeneko minutuetan, eta 10-0 aurretik joan zen atsedenera.

Bigarrenean, Avironek ezin

Bigarren zatiko lehen minutuetan, etxekoek markagailuan aldea gehitu zuten zigor-kolpe bat gauzatuta, baina Avironek ongi erantzun zion eraso horri, eta transformatutako entsegua lortu zuen; markagailuan 13-7koa jarri zuen.

Berriro ere, ordea, euskaldunak ez ziren atzean fin ibili, eta etxekoek beste bi zigor-kolpe gauzatu zituzten; aldea gehitzen joan ziren. Lahandek lortutako entsegu batekin erantzun zion Avironek, eta euskaldunen itxaropena berpiztu zen, baina ilusio horrek zortzi minutu besterik ez zuen iraun, etxekoek bigarren eta azkeneko entsegua lortu baitzuten, eta horrekin akabo.

Euskaldunek erreakzionatzeko argudiorik ez zuten erakutsi. Nahia bazuten, baina ezina nabaria zen, eta azkeneko minutuetan, etxekoek ere ez zuten aparteko ezer egin. Minutuak pasatzen joan ziren, eta Avironek estreinako porrota jaso zuen. Datorren larunbatean etxean eskuratu beharko ditu lehenengo puntuak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss