GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-08-20
- Arrauna - TKE Liga
Lehen kalea bikain baliatu du Oriok baina bandera ez dago erabakita
·Azken olatuan menderatu du Hondarribia, eta bi segundora dago; Urdaibai laura geratu da

DONOSTIA

Oriok bi segundoko aldea atera zion Hondarribiari Zarauzko XXIX. Estropaden lehen jardunaldi ikusgarrian, eta, bide batez, TKE Ligako hirugarren estropada puntuagarria irabazi zuten oriotarrek etxe alboan. Itsasoak dezente baldintzatu zuen Zarauzko proba, eta, aldeak oso murritzak direnez, gaur erabakiko da Zarauzko Banderaren irabazlea nor den.

Lehen kalea egokitu zitzaion San Nikolas ontziari, eta, Zarauzko estropada eremuan horrek adierazten duen abantailaren jakitun, irteeratik gogor jo zuten Josean Olaskoaga «Aizperro»k eta bere mutilek. Lehen luze ia guztian aurretik ibili ziren gipuzkoarrak, baina lehen ziabogan Castrok ­Jon Elortegi istriborretik eta Juan Mari Etxabe ababorretik hankako moduan ipini zituen Kortak­ aurrea hartu zien.

Hortik aurrera, estropada zeharo erotu zen eta lau ontziak parez pare aritu ziren lehen postua bata besteari kentzen. Bigarren ziabogara hurbildu ahala, ordea, Hondarribiko Ama Guadalupekoa nabarmentzen hasi zen eta TKE ligako liderrak denbora onenak ezarri zituen bigarren eta hirugarren maniobretan.

Baina Oriok hogeita hamaika zeukan eskutik, Zarauzko lehen kalea alegia, eta argi utzi zuten estropada eremua bikain ezagutzen dutela. Irakoitz Etxeberriak bikain zuzenduta ­Jon Albizu zarauztarra hankako lanetan aritu zen­, olatuak maisuki baliatu zituzten Hondarribiari azken txanpa zoragarri batean aurrea hartzeko.

Sari nagusiak, bandera eta dirua, ez ditu oraindik ziurtatu Oriok, baina bai TKE ligako hamabi puntu gehiago. Hondarribiak bi segundoko atzerapena du eta Pedreñak bederatzikoa. Amaieran oso gaizki aritu zirenak Castrokoak izan ziren, 16 segundo bidean utzita.

Argi Urdaibairekin

Bigarren txandan arraun egin arren, Urdaibai ontzi indartsuenei ezusteko handi bat ematetik oso gertu gelditu zen. Bermeotarrek sekulako erakustaldia eman zuten Zarautzen, eta, azkenean, hirugarren postuan amaitu zuten estropada.

Etxeko Enbatak hasiera bikaina eman zion probari ­lehen luzean egindako denbora (5.27) bi traineruk bakarrik hobetu zuten­, baina estropada aurrera joan ahala, zarauztarrek poto egin zuten. Urdaibaik, berriz, justu kontrakoa egin zuen: lehen luzean aurkariei eutsi eta bigarrenetik aurrera lehia erabat apurtu.

Bou Bizkaiak ia 30 segundoko aldea sartu zien Arkoteri eta Cabori, txandan bigarren eta hirugarren egin zutenei. Zarautz saiatu zen azken luzean txandako azken postua ekiditen, baina Mendizabalek prestatutako mutilek ez zuten herritarren aurrean nahi bezalako maila ematerik lortu.

Lehenengo txandan, Zumaiak eta Pasai Donibanek euskaldunen arteko lehia polita izan zuten azken luzean, Mecos eta Laredo atzean utzita.

TKE ligako sailkapena



Kaleei eta itsasoari begira
A.A.

DONOSTIA

Eta atzoko estropada ikusita, gaur eguerdian kale zozketari eta itsasoaren egoerari begira egongo gara guztiok. Orioren eta Hondarribiaren artean bi segundoko aldea baino ez dago, eta litekeena da kale-zozketak erabakitzea Zarauzko Banderaren irabazlea nor izango den. Larunbatean Hondarribiak bikain eutsi zion Oriori laugarren kaletik, baina aditu guztiak bat datoz lehen kalea komenigarriagoa dela. Alde horretatik, parekotasun horren onuradun nagusia Urdaibai izan daiteke. Bermeotarrek lau segundoko atzerapena baino ez dute eta, txanda ezberdinetan arraun egin beharko dutenez, beste ezusteko bat eman dezake Bou Bizkaiak. Txanden eraketan aldaketarik ez da egongo: Pasai Donibane, Laredo, Zumaia eta Mecos lehen txandan arituko dira; Urdaibai, Arkote, Zarautz eta Cabo, bigarrenean; eta Pedreña, Orio, Castro eta Hondarribia, hirugarrenean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss