GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-08-20
Julen Murgoitio
Ordua

Ez dut gustuko progresoa omen den gaurko garapen antzeko hau. Erlojuko orratzek, iparra aspaldian galduta, eta hegoa lehenago, gizabanakoaren bizimodua markatzen dute. Are gehiago, sarritan erlojuaren uhalak eskumuturra bera ere markatu, esku-burdina bailitzen. Erlojurik gabe jai dugu, baina jaietan ere den-dena dago aurretik programatuta, egitaraua lekuko. Denboraren gatibu gara, eta gainera Euskal Herrian ez da erlojugintzaren arrastorik, kooperatibetan ere ez. Galdua da iragan urrunean erlojuari erreparatu gabe egiten ziren gauzen xarma hura, etorri zitekeenaren zirrara. Horra Asterix eta Obelixen eraso jatorrak, motz edo luze baina amaiera ordu jakinik ez zutenak. Egutegi finkorik gabeko erasoaldi alaiak ziren, aurretiko deirik gabekoak; orain hasi eta orain amaitu. Zelan erreko zituzten Sodoma eta Gomorra sutearen deia aste bete lehenago zabaldu izan bazuten? Zaborrak ere ez zituzten erreko, hango Diputazioko orduko jauntxoen haserrerako. Ez, joana da xarma hura. Oraingo gerretan dena dago aurretik programatuta, badute abiatzeko egun eta ordua, eta amaitzekoa ere, gerra-zelaitik oso urrun erabakita, azkena batez ere. Ume garaiko errietak bezala; eliza atzeko frontoian geratzen ziren nire auzokoak ondoko auzokoekin, eta ostia-dantzan ordu batzuk emanda, errietakideek atzera egiten zuten, etxean bederatzi eta erdietan egoteko.

Horra Libanoko inbasioan gertatua. Egun eta ordu jakin batean isildu behar izan dituzte armak, ordura arte zibilizatua omen den munduaren aurrean, eta honen nolabaiteko oniritziarekin, ofentsan, batak, eta defentsan, besteak, aritu izan direnek. Arbitroak txilibitua jo eta erasorako arauzko denbora amaitutzat eman du, momentuz; nahiz eta litekeena izan, luzapen bat edo beste ematea, urrezko erasoa gauzatu arte. Arro egongo dira zibilizatua omen den mundu honetako jaun eta andre handikiak, partidaren ustezko berdinketarekin. Markagailuari begiratuta, ez dituzte horiek gertutik ikusiko, agenda-arazoengatik, seguruenik, orain egun gutxi etxebizitza, batzoki edo aterpe izan diren harrien hondamendia. Are gutxiago sentituko harriok azpian gordetzen dutena. Madarikatuak! Halako mendiak egonda munduan ez nau harritzen batzuk katiuskaz ibiltzeak.

Eta piratak modan diren uda honetan Donostiara ere dira helduak, eta hango kosta hartu sotana-zatiez egindako banderak ikusgai. Hori bai, lehorreratzeko ordua eta uretaratzekoa ere aldez aurretik finkatuta. Galdua da lehengo piraten denboraz kanpoko abordatze jator eta alaien xarma! Antxoak zituen itsasoko piratez ari naiz. Eta piraten banderak aipatu ditudala, gotzainak berak ere une politikoaz berbetan! Hori bai, nor bere pulpitutik; Bilbokoa zeruko larreetatik atera zen, Donostiakoa Anoetako larreetatik joan zen bitartean. Amazonian baino biodibertsitate gehiago Elizan ote? Tira, Eguzki sistemako planeta kopurua hamabira nahi dute pasatu, apostoluak bezala. Seguru Lurra dela traidorea. Handiki batzuei ordua heltzen ez zaien bitartean, behintzat. Eguzki erlojuko ordua. Agur, zutabe hau entregatzeko denbora amaitu zait. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss