GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-20
Artzain bat hil da Ori mendiko arroketatik behera erorita

LARRAINE. ­ Zuberoako Larraine herriko artzain bat hil zen atzo, Ori mendian ardiak zaintzen ari zela. Hirurogeita hamazazpi urte zituen artzain erretiratua Bizkarte deitzen dioten tontorrean zenean gertatu zen ezbeharra, bertako arroketatik behera erori zenean, 200 metro inguruko altueratik. Beste artzain batek aurkitu zuen gizonaren gorpua, eta, larrialdi zerbitzuetara berehala deitu bazuen ere, bertaratu zirenerako artzaina hilik zegoen.



Ostutako autoan Ertzaintzagandik ihes egiteagatik atxilotua Bilbon

BILBO. ­ Ertzaintzak 22 urteko Barakaldoko gazte bat atxilotu zuen atzo goizaldean lapurtutako auto bat gidatzeagatik. Ohar baten bidez azaldu zutenez, 4.20an Luis Power kalean errepiderako ezarrita zeuden abiadura-mugak gainditzen zituen auto batekin egin zuten topo ertzainek, eta ertzainak ikusi zituenean gidariak abiadura handitu zuela gaineratu zuten. Orduan, ertzainak autoari jarraika abiatu ziren. Gidariak kotxea Araba kalean utzi zuela eta korrika alde egiten hasi zela azaldu zuten; ertzainak atzetik zituen. Azken horiek gaztea atxilotu eta, geroago, autoa lapurtua zela jakin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna insta al PSOE a eliminar ataques y condiciones, y al PNV a abandonar su tibieza
Jendartea
Una «mundial» Txupikalejira da la bienvenida a Marijaia
Euskal Herria
Hiru lagun espetxean dituen epai bat baliogabetu dute
Mundua
Palestinako lehen ministrordea bahitu du Israelek oraingoan
Kirolak
Un llamamiento a la unidad txuriurdin
Mundua
Israel tensa la frágil cuerda
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss