«Ezkerreko egitasmoak» bultzatzearen alde da Zutik
BILBO
EBk eta Aralarrek mahai gainean duten koalizioa osatzeko prozesuan Zutik alderdia ere sar liteke. Atzo bere zuzendaritzako kide Mikel Isasik adierazi zuenez, «ezkerreko proiektuak» bultzatzeko prest dira, baina hori gauzatzeko «zailtasun objektiboak» daudela ohartarazi zuen.
Aralarrekin horretaz hitz egin dutela onartu zuen Isasik: EBrekin, aldiz, ez dute harremanik izan. Zailtasunen artean, Javier Madrazo buru duen alderdiak Lakuako Gobernuan izan duen kudeaketarekiko desadostasuna dagoela zehaztu zuen.
Gaur dira biltzekoak EBeta Aralarreko kideak Bilbon. Ezker Batuak adierazi zuenez, egoera politikoaz solasteko deitua da bilera, baina koalizioaren gaia ere mahai gainean jartzea ez dute baztertzen. Aralarrek bien arteko antzekotasuna goraipatu du azken egun hauetan.
|