GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-22
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
«Zer egin behar dugu hemendik aurrera? Trena hartu berriz lanera joateko?», zioen atzo goizean egiptoar bidaiari batek istripua gertatu ostean. Bere galderak laburbiltzen du herrialdean azken bolada honetan hedatu den kezka, tren istripuak gero eta maizago gertatzen baitira: maiatzean 45 pertsona zauritu ziren beste bi trenek elkar jota, eta otsailean beste hogei. Edonola ere, tragediarik ikaragarriena 2002ko otsailean gertatu zen, 361 pertsona hil zirenean.

KAIRO

Niloko deltaren inguruan, Kairo hiriburutik hogei bat kilometro iparraldera, bi trenek elkar jo zuten atzo goizean. Agintariek eman zituzten datuen arabera, zehazki, Kaliub hiriko geltokian geldirik zegoen tren bat abiada handian zetorren beste batek jo zuen atzetik, goizeko zazpiak eta laurdenetan. Abiadura handian zetorren trena, 808 zenbakikoa, Egipto iparraldeko Mansura hiritik zetorren.

Hatem al Gabali Osasun ministroak eta beste agintariek agertu zutenez, talka oso handia izan zen, eta txikituta geratu ziren bi trenak: baten bagoi batzuk beste trenaren gainean geratu ziren. Mansurakoak su hartu zuen.

Poliziak eman zituen datuen arabera, Kaliubeko geltokian geldirik zegoen trena Banha hiritik hegoaldera zihoan, Kairo aldera. Bestea, berriz, Mansuratik zetorren, eta aurrekoa bezala Kairora zihoan. Gelditzeko seinaleari kasurik egin gabe, Kaliubeko geltokira sartu zen abiada bizian: 80 kilometro orduko. Mansurako treneko gidaria han bertan hil zen. Tren-makina iraulita geratu zen.

Telebistak eskainitako irudietan ikus zitezkeen atzetik zetorren trenaren makina aurrekoaren bagoien artean sartuta, eta beste lau bagoi burdinbidetik aterata eta iraulita.

Poliziak emandako bertsioak gidariari ­bere burua defendatu ezin duenari­ leporatzen dio ardura nagusia, baina begiraleek atzo gogorarazi zuten Nilo ibaiaren deltaren eskualdean istripu asko izaten dela, azpiegiturak eta tresneria behar bezala zaintzen ez direlako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Seis muertos tras descarrilar un tren que viajaba de Galicia a Euskal Herria
Euskal Herria
Iñaki de Juana ha perdido ya más de 10 kilos
Ekonomia
Epai batek Kutxa zigortu du txanda kontratuengatik
Mundua
Empieza el juicio contra Saddam Hussein por el «genocidio» kurdo
Mundua
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
Mundua
Hallan en Corsica dos cuerpos destruidos por una explosión
Kultura
Lee Miller, rebelde y libre
Euskal Herria
Un grupo de ciudadanos convoca una marcha para apoyar el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss