GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-22
Azpeitiko Erorien Gurutzeko izenak kentzea, herritarren ahotan dagoen eztabaida
Azpeitiko herriak hilerrian dagoen Erorien Gurutzean idatzitako izenak kendu nahi ditu aspalditik. EAJk eta EAk osatutako Udal Gobernuak herritar batek aurkeztutako eskaera behar izan du proposamena aztertzeko. PP alderdiak «erasoa» dela esaten du; Habea plataformaren ustez, ordea, omenaldia «altxamendu faxistak eragin zituen biktimek eta Euskal Herriaren aldeko gudariek» merezi dute.

Altxamendu faxista izan zenetik 70 urte pasatu direnean, iskanbila sortu da Azpeitian, hilerrian dagoen Erorien Gurutzean idatzitako izenak kentzea aztertzen ari baita Udala. Baina ez bere ekimenez. Oraindik erabaki finkorik hartu ez badute ere, bertako PP orpoz ipurdi ibili da EAJk eta EAk osatzen duten Udal Gobernuaren «gehiegikeria» salatzeko.

Azpeitiarrek aspalditik kendu nahi dituzte izenak eta baita irudia ere, baina auzokide batek horren gainean aurkeztutako eskaeraren aitzakia behar izan du Udalak gaiari ekiteko. Proposamena uztailean aztertu zuten lehenbiziko aldiz EAJk eta EAk, eta uda pasatu arte ez dute erabakiko zer egin.

Horiek hala, Azpeitiko PPko zinegotzi Julia Tercerok Udalaren planteamendua «Espainiako Gerra Zibilean hil ziren 40 lagunen senideen aurkako iraina» dela salatu du. Gainera, bidalitako prentsa adierazpen batean, hilerriko toki horretan «lurperatuta dauden hildakoak 70 urteren ostean ahaztu» nahi izatea leporatu dio Udal Gobernuari.

Izan ere, Erorien Gurutzearen idatzia kenduz gero, «biktimen oroimenari eraso zuzena» egingo zaiola esan zuen Tercerok, eta «aspaldiko zauriak irekiko» direla ohartarazi.

Galtzaileekiko begirunea

Faxisten kontra borroka egiten hil zirenen senideak, berriz, ez datoz bat Terceroren hitzekin. «Erorien aldeko gurutze hori hor egonda, nire aitaren eta beste askoren zauriak irekita egon dira. Galtzaile zirenez, ez dute izan haiekiko inongo begirunerik, eta, orain, biktimen oroimena errespetatzeko eskatzen du PPko zinegotziak», gaitzetsi du senide batek “Uztarria” izena duen kultur elkartearen atari elektronikoan.

PPren jarrerak ez du harritu Habea herri plataformako hautetsi Aitzol Iparragirre, eta Udalean daukaten aulkia ilegalizazioaren bidez lortu dutela gogorarazi du.

«Orain dela 70 urte altxamendu faxista egin zuten bezala, orain ere zapalkuntzaren bidetik sartu dira Azpeitiko Udalera, ehunka herritarren hitza eta erabakia zapalduta. Ez dira, beraz, inor herri honetan errespetuari buruzko ikasgaiak emateko», adierazi du Iparragirrek GARAri egindako adierazpenetan.

Habearen ustez, altxamendu faxista omentzen duten oroitarriek ez lukete tokirik izan beharko. «Funtsean, saldu nahi izan ziguten trantsizioaren fartsa agerian uzten dute oroitarri hauek, orain dela 70 urte gertatu zen altxamendu faxista, eta ondorengo urteetan izan zen diktaduraren aurpegia aldatzera mugatu zen», adierazi du Iparragirre herri plataformako hautetsiak.

Alde horretatik, Euskal Herriak «herri izanik duen erronka bere eskubideak errespetatuko dituzten agertoki demo- kratikoa lortzea» dela adierazi du. Bide horretan aurrera egiteko, «Euskal Herriaren oroimen historikoa berreskuratzea ere urrats bat izan» daitekeela uste du.

Horregatik, honako hau gaineratu du Iparragirrek:«Zapalkuntza urte hauek eta zehazki altxamendu faxistak eragin zituen biktimek eta herri honen eskubideen alde urteetan borrokatu diren gudariek merezi dute, nire ustez, omenaldia». -

AZPEITIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Seis muertos tras descarrilar un tren que viajaba de Galicia a Euskal Herria
Euskal Herria
Iñaki de Juana ha perdido ya más de 10 kilos
Ekonomia
Epai batek Kutxa zigortu du txanda kontratuengatik
Mundua
Empieza el juicio contra Saddam Hussein por el «genocidio» kurdo
Mundua
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
Mundua
Hallan en Corsica dos cuerpos destruidos por una explosión
Kultura
Lee Miller, rebelde y libre
Euskal Herria
Un grupo de ciudadanos convoca una marcha para apoyar el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss