GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-22
Askotariko eredu klimatikoak osatzeko premia

DONOSTIA

Sistema klimatikoen ereduen premia erabatekoa dela azaldu zuen European Center for Medium-Range Weather Forecasting-eko Francisco J. Doblas Reyesek. Hiru arrazoi luzatu zituen: «Analisirako sistemaren egoera aztertzeko; etorkizuneko egoera aurrez ikusteko eta prozesuan esku hartzen duten mekanismoak hobeto ulertzeko».

Doblas Reyeskek gogorarazi zuenez, atmosfera numerikoki simulatzeko lehen ahalegina iragan mendearen hasieran egin zuten. «Ez zuen arrakastarik izan: kalkuluek urteak behar izan zituzten egun bateko aurrerapenarekin eguraldia iragar- tzeko eta erabiltzen zituzten ekuazioek meteorologia interesik gabeko erantzunak gehitzen zituzten», azaldu zuen. Baina orduz gero sistema klimatikoaren simulazio numerikoak asko aurreratu dira.

Ikastaroaren zuzendari Joan Saenz Agirrek, bestalde, klima aztertzeko erabiltzen diren fisika printzipio nagusiak hartu zituen hizpide.

Bere esanetan, XIX. eta XX. mendeetan klimatologiak batez besteko tenperatura, prezipitazio kopurua edota haizearen norabidea bezalako elementu klimatikoak aztertzen zituen, baita horiek baldintzatzen dituzten faktore klimatikoak ere (orografia, latitudea).

«Trukeen garrantzia»

Baina iragan mendearen erdialdetik aurrera, ideia berri bat garatzen hasi ziren klimaren ikerketaren inguruan. «Sistema klimatiko bateko subsistemen arteko elkarrekintza dinamikoaren eraginaren araberakoa da lurralde bateko klima».

Hala, azaldu zuenez, sistema klimatikoa atmosferak, hidrosferak, kriosferak, biosferak eta litosferak osatzen dute. «Osagai ezberdinon artean energia, materia edo une linealen trukea gertatzen da eta hori aztertu behar da». Izatez, azaldu zuenez, atmosfera eta lurrazalerako fenomenoak bakoitza bere aldetik ikertu ziren hasiera batean, eta geroago subsistema guztien arteko eragina oinarri hartu zen.

Sistema klimatikoa osatzen dute subsistemek euren artean alde handiak dituztela azaldu zuen. «Atmosfera, esaterako, airez osatua dago eta horrek dentsitate gutxi eta kaloriak biltzeko kapazitate eskasa du, baina aldean azkar mugitzen da eta energia garraiatzeko ahalmen handia du», azaldu zuen. Itsasoak, berriz, dentsitatea eta kaloriak mantentzeko gaitasun handiagoa du.

Horiek guztiak aintzat hartzea ezinbestekoa da Saenzek jakinarazi zuenez, baita aldian-aldian gerta daitezkeen fenomenoak ezagutzea ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Seis muertos tras descarrilar un tren que viajaba de Galicia a Euskal Herria
Euskal Herria
Iñaki de Juana ha perdido ya más de 10 kilos
Ekonomia
Epai batek Kutxa zigortu du txanda kontratuengatik
Mundua
Empieza el juicio contra Saddam Hussein por el «genocidio» kurdo
Mundua
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
Mundua
Hallan en Corsica dos cuerpos destruidos por una explosión
Kultura
Lee Miller, rebelde y libre
Euskal Herria
Un grupo de ciudadanos convoca una marcha para apoyar el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss