GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-22
Bilboko Aste Nagusia
EHEk Udalari leporatzen dio «pregoi erdalduna izatea»
Joan den larunbatean Marivi Bilbao pregoilariak Arriagako balkoitik esandakoa kritikatu zuen atzo Euskal Herrian Euskaraz-ek. Talde horrek egindako balorazioaren arabera, «pregoilari eta pregoi erdalduna» izatearen ardura Bilboko Udalarena da, egiten duen hizkuntz politika dela medio. EHEren ustez, atzerapausoa izan da euskararen normalkuntzan.

BILBO

«Aste Nagusia bilbotar guztiok, eta guztiok esaten denean euskaldunok ere barnean gaude, guztiok ondo pasatu eta gozatzekoa da. Euskaraz bizi nahi dugunok ere horixe bera nahi dugu, jaiak euskaraz gozatu nahi ditugu, baina euskaldunok berriro ere bigarren mailako herritar izendatu gaituzte. Euskara ofiziala ei den herrialde historiko honetan euskaldunon hizkuntza eskubideak ez dira errespatu», esan zuen Euri Albizuk, EHE taldearen izenean.

Marivi Bilbaok Aste Nagusiari hasiera emateko zabaldutako pregoia dela-eta egin zuen agerraldia EHEk atzo Hau Pittu Hau! txosnaren aurrealdean. «Pregoilari eta pregoi erdalduna izan ditugu. Hasi eta amaitu, pregoia oso osorik geurea ez den hizkuntza batean, hizkuntza arrotzean. Estatu espainoleko herriren batean geundela zirudien. ‘¡Pasarlo de puta madre!’, ‘¡Gracias al cirujano!’, beno, hasieran ‘¡Kaixo bilbotarrok!’ eta amaieran ‘Gora Aste Nagusia!’ esan zuen, hau gehiegikeria», ekarri zuten gogora.

Dena den, pregoiaren inguruko guztia aipatu eta gero, gertatutakoaren ardura zeinena zen argi adierazi zuten EHEko partaideek. Susmatzen zuten aurretik Marivi Bilbaok erdara hutsean emango zuela pregoia eta hori ikusita, harremanetan jartzen euskararen presentzia era batera edo bestera ziurtatzeko, baina ahalegina baino ez zen izan.

«Egoera hau, ordea, ez da kasualitatea, ez horixe. Udalak urte osoan egin duen eta egiten duen politikaren jarraipena da, egoera estruktural baten beste sintoma bat. Beste sintoma bat diogu, hor baitauzkagu; belaunaldi berrien euskalduntzea ukatzen duen Miribillako eskola, udaltzaingo erdalduna, Udalaren aldizkaria, osasun-etxeetako sendagileak, erizainak, adibide soilak besterik ez dira», kritikatu zuten.

EHEren ustez, Azkuna eta Bilboko Udala «ofizialtasunaren ukatzaileak dira, euskararen etsaiak. Euskararen normalkuntzan aurrerapausoak baino, atzerapauso gehiago ematen dituztenak». «Euskal Herrian euskal hiztun gehien biltzen duen hiriburuan bizi garen milaka euskaldunok euskaraz entzun nahi izan genuen pregoia, baina berriro ere gure hizkuntza eskubideak zapalduak izan ziren».

Jaiak euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten: «Jaietan ere gure eskubideak aldarrikatu ditugu eta Bilboko Udalak egiten duen politika, euskaldunok bigarren mailan uzten gaituena, salatuko dugu».

Atea recaba cientos de firmas contra los toros

Cientos de personas han estampado su firma en las hojas que la Asociación para un Trato tico con los Animales (Atea) tiene en su punto informativo de El Arenal, dentro de una campaña para exigir que no se programen actos en los que intervengan animales durante las fiestas de la capital vizcaína. Según informó la asociación, está llevando a cabo durante las fiestas bilbaínas una campaña para mostrar los «terribles» efectos que tiene el empleo de animales en festejos, de los que no se respeta «su integridad física y emocional». Atea denuncia «multitud de actos» con animales. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Seis muertos tras descarrilar un tren que viajaba de Galicia a Euskal Herria
Euskal Herria
Iñaki de Juana ha perdido ya más de 10 kilos
Ekonomia
Epai batek Kutxa zigortu du txanda kontratuengatik
Mundua
Empieza el juicio contra Saddam Hussein por el «genocidio» kurdo
Mundua
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
Mundua
Hallan en Corsica dos cuerpos destruidos por una explosión
Kultura
Lee Miller, rebelde y libre
Euskal Herria
Un grupo de ciudadanos convoca una marcha para apoyar el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss