GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-22
BILBOKO ASTE NAGUSIA
Txosnetako hormak sentimendu, desio eta frustrazioen isla
Bilboko Aste Nagusian, txosnek protagonismo handia hartzen dute, jai-giroa sortzearen arduradunak baitira. Halere, ez da hori haien funtzio bakarra. Izan ere, konpartsa bakoitzak, bere dekoratuen bitartez, protesta sozial eta politikoak egiten ditu. Preso eta iheslariak Euskal Herrira ekartzearen aldeko apustua edota, emakume askok jasaten dituzten erasoen kontrako aldarrikapenak, besteak beste. Txosnak musika eta edaria baino gehiago dira.

BILBO

Jakina denez, artea sentimenduen gotorlekua da, irudien bitartez, desioak eta frustrazioak transmiti baititzakegu. Bilboko Aste Nagusian ere, irudiek paper garrantzitsua jokatzen dute. Izan ere, jaien ikur bihurtu diren txosnetan haien indarraz baliatzen dira aldarrikapen pertsonalenak azaleratzeko. Dekorazioaren parte diren kartel, argazki eta marrazkiak era guztietako protesta eta salaketen isla dira.

Txomin Barullo txosnan, aldarrikapenak bere lekua hartzen du gorriz eta zuriz jantzitako hormen artean. Besteak beste, euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko oihua jaurtitzen duten kartelak daude nonahi. Algara txosnak berriz, besoak zabaltzen dizkio interkulturalitateari, nazioarteko harremanen aldeko kartelekin batera, hainbat herrietako banderen koloreek txosnako atzealdea estaliz.

Arriaga atzealdean kokaturiko txosnei dagokienez, Kaxkagorrin erabilitako dekorazioak Azkunaren politikari salaketa egitea du xede nagusia, eta horretarako mamu itxura ematen dio. Kobeta Mendik ere ildo beretik abiatuta apaindu du txosna, hormako irudi batean Azkuna jaten duen gargantuaren irudia baitago ikusgai. Kaixok, bestalde, more kolorearen estalpean eta grafiti erraldoi baten bitartez, etxebizitzaren egoera larriaren salaketa egiten du. Askapeña txosnak, berriz, atzealde osoa betetzen duen tren luzearen eskuetan ipini du askatasuna lortzearen aldeko prozesua islatzearen betebeharra. Pinpilinpauxak, berriz, Pinpi Cabaret izeneko agertokia sortu du, txosnari izena ematen dion tximeletak ere nonahi kokatuz.

Askotan erabiltzen da umo- rea, berez seriotasun handiko gaien inguruan mezuren bat transmititu nahi denean. Horixe da Mozkotarren kasua, pil-pilean dauden hainbat gai eskutik helduta agertzen baitira txosnan. Izan ere, hormako luzera osoa hartzen duen irudi batean, Guerrero eta Clementeren irudiak agertzeaz gain, Euskal Herrian bakea lortzeko negoziazio prozesuaren atzerapena salatzen dute, betiere, umorean oinarri duten elkarrizke- ten bidez.

Hontzak, bestalde, «sin dios ni amo» lelopean monarkiarekiko duten desadostasuna lau haizetara zabaltzeko xedeaz, plastikozko zabortegia sortu du dekorazio gisa, monarkiarekin erlazionatutako hainbat elementu bertan jarriz. Beraz, beste elementu askorekin batera, errege-erreginen koroak agertzen dira zabor artean. Sin Kuartelek, izenak berak dioen moduan, guardia zibilei kritika zuzena egiten die eta bere helburua lortzeko, dekoratuaren indarraz baliatu da. Horretarako, txosnaren ezkerraldean, zirkuaren marrazki handi batek hartzen du espaziorik handiena bertatik pailazo bat irteten dabilela, guardia zibil baten eskutik helduta. Ildo beretik, eta mezuari indar handiagoa emateko, irudiaren gainean hurrengoa irakurri daiteke: «1996-2006, diez años montando el circo»

Abiadura Handiko Trenak sorrarazi dituen ika-mikak ere presente egon dira Bizizaleak txosnan. Metaforaren laguntzaz, zuhaitzak eta basoak hondatzen dituen dragoi erraldoi baten marrazkia egin dute, betiere, AHTren pertsonifikazio gisa. Mekaguen txosnak, bestalde, askatasunaren aldarrikapena egiten du uneoro, ideia hori nabarmentzen duten esaldi askorekin: Gora herriak aske! Herriak burujabe!

Irrintzi txosnari dagokionez, Athleticeko zaletasunaren bozeramaile diren kolore zuri eta gorriak betetzen dute horma osoa. Txosnaren erdialdean, ikurrina dago, erdian Athleticeko bandera erdian duela. Eguzkizaleek, berriz, errepideek eta autoek sortzen duten kutsadura salatu nahi izan dute, kutsaduraz beteriko errepide luze baten irudia eginez. Hor dago! Abante! txosna maskotarekin etorri da Bilbora, elefante erraldoi batekin, hain zuzen ere.

Hau Pittu Hau txosnan irudikatutako balantza erraldoi baten bitartez, epaitegiak euskalduntzearen aldeko desioa agertu dute. Izan ere, irudi horretan balantzaren alde batean epai espainola dago, eta beste aldean, aldiz, euskara ageri da, pisu handiagoa duela. Satorra txosnak, aldiz, Bilbo hirian egiten ari diren obren salaketa egiten du, irudi erraldoi baten bidez. Feministen ikur bihurtu den more kolorearen babesean, Mamiki emakumeen konpartsak janzkera eta izaera ezberdineko emakumeen hankak irudikatu ditu barran. Tintigorrik, berriz, gorria aukeratu du txosna apaintzeko kolore nagusitzat eta erromatar tenplu baten plantak egiten dituen muntaiarekin batera, tomateen irudiez beterik antolatu dute euren txosna. Uribarri eta Arrainak txosnetan, bestelde, beste askorekin gertatu den legez, emakumeek jasaten duten erasoen kontrako bandera zuten ikusgai.

Altxaporruek, berriz, zelaien berdea eta eguzkiaren indarra ekarri ditu txosnaraino, euskal kulturaren sinbolo diren hainbat elementurekin sartuz irudikatutako zelaian. Txori Barrotek, bestalde, amnistiaren eta askatasunaren aldeko mezuak ditu txosnan zehar, militarizazioaren aurkako beste batzuekin batera. Pa...Ya txosnak, berriz, binetak aukeratu ditu, besteak beste, boteiloiaren kontra hartutako neurriak salatzeko.

Lehoiak konpartsak txosna politikotzat hartzen du bere burua eta horregatik karga politikoz beteriko mezuak irakur daitezke txosnako bazter guztietan, besteak beste, «soluciones demócraticas i negociación sin condiciones».

Horrekin guztiarekin batera, hiru bandera daude txosna horretan: ikurrina, errepublikako bandera eta txosnak berak duena. Era berean, bertako partaideek adierazi duten bezala, hiru dira aldarrikapen puntuak: negoziazio prozesua, Alderdien Legea eta amnistia.

Euskal presoak txosnetako aldarrikapenen ardatz bihurtu dira jaietan

Urtero bezala, Aurtengo Aste Nagusiak alaitasunez eta musikaz jantzi ditu Bilboko kaleak. Jaiak, ondo pasatzeko aukera ezin hobea badira ere, horiez gozatu ezin duten presoek ere haien lekua izan dute txosnetan, grafikoki bada ere. Aurreko urteetan gertatu den legez, aldarrikapen guztien artean indar gehien hartu duena euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko eskaerak izan dira. Izan ere, ia txosna guztietan preso eta iheslarien argazkiak ikusgai egoteaz gain, haiek etxeratzearen aldeko kartelek txosnetako hormak betetzen dituzte. Ildo beretik, prozesu horretan ekonomikoki lagundu nahi dutenek eskuragarri izan dute kutxa bat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Seis muertos tras descarrilar un tren que viajaba de Galicia a Euskal Herria
Euskal Herria
Iñaki de Juana ha perdido ya más de 10 kilos
Ekonomia
Epai batek Kutxa zigortu du txanda kontratuengatik
Mundua
Empieza el juicio contra Saddam Hussein por el «genocidio» kurdo
Mundua
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
Mundua
Hallan en Corsica dos cuerpos destruidos por una explosión
Kultura
Lee Miller, rebelde y libre
Euskal Herria
Un grupo de ciudadanos convoca una marcha para apoyar el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss