GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-22
- TKE
Une erabakigarrienean sartu da San Miguel Liga
·Hondarribia lidergoan da, baina atzetik lehia ikusgarria dago

DONOSTIA

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen San Miguel Liga bere unerik erabakigarrienean sartu da. Hamahiru proba jokatuta, sei estropada baino ez dira falta lehiaketari amaiera emateko, eta txanda bakoitzean izango diren lau ontziak zein izango diren nahiko zehaztua dago jada. Multzo bakoitzean, hala ere, parekotasun handia dago, eta baliteke aldaketak izatea traineru batzuen eta besteen artean.

Orio, esaterako, goraka doa. Larunbatean bere hirugarren garaipena lortu zuen aurtengo lehiaketan, Zarautzen. Igandean, aldiz, hirugarren geratu bazen ere, ikurrina eskuratzeko gai izan zen San Nikolas ontzia.

«Oso gustura gaude. Asteburu bikaina izan da. Larunbateko estropada oso ona izan zen, baina igandekoa beste bat zen, eta gure alde genuen errenta hori ez zen ezer ez. Igandean gure estropada egin genuen eta ondo eutsi genion errentatxo horri», azaldu zion atzo GARAri Joxean Olaskoaga Aizperro-k, Orioko entrenatzaileak.

Hurrengo proba larunbatean etxean izango dute oriotarrek. «Saiatuko gara aurrean egoten. Lan txukuna egiten badugu ikusi beharko da, edozeinek irabaz dezakeelako», esan zuen Orioko prestatzaileak.

Uztaila joan zen bezala, abuztua ere aurrera doa, eta Kontxako Bandera, aldiz, gero eta gertuago dago ­hilaren 31n jokatuko dute sailkapen estropada­. Hala, traineru gehienak sasoi onenetik oso gertu daude orain, prestaketa urte sasoi honi begira antolatzen baitute.

«Bakoitzak bere probak egin ditu orain arte, eta Kontxari begira denak sasoi onenean iritsi nahi dute», aipatu zuen Aizperrok.

Txanda bakoitzean postu aldaketak izan daitezkeen arren, Hondarribia San Miguel Ligako lehen postutik kentzea ezinezkoa dirudi. Asteburutik asteburura Ama Guadalupekoak bere aurkariekiko aldea handitu du, eta dagoeneko 15 puntuko errenta du bigarren sailkatuarekiko, Castrorekiko.

«Triste gaude, Zarauzko Ikurrina lortzeko dena bideratuta genuelako. Baina beno, Ligari begira asteburu hau ere positiboa izan da, aldeak handitu egin dituelako. Uda guztian erregularrak izaten ari garela erakusten ari gara astebururo», adierazi zuen hondarribiarren prestatzaileak, Mikel Orbañanosek.

Castroren hirugarrena

Igandean denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Castroko La Marinerak. «Estropada biak nahiko antzekoak egin genituen. Larunbatean azken minutuan ez genuen asmatu, eta igandean bai. Aldea hor egon zen», azaldu zuen Jose Luis Korta prestatzaileak.

Une honetan bigarren postuan dira Castrokoak, hondarribiarrengandik nahiko urrun. «Hondarribiak alde handia du, eta oso zaila da gerturatzea. Hori bai, lortuz gero, seinale ona izango litzateke», gaineratu zuen Kortak.

Sailkapen nagusia

1. Hondarribia 132 puntu

2. Castro 117

3. Orio 112

> 4. Pedreña 104

5. Cabo da Cruz 80

> 6. Urdaibai 75

7. Arkote 75

> 8. Zarautz 73

9. Mecos 62

> 10. Zumaia 52

11. Pasai Donibane 27

> 12. Laredo 27



Urdaibai, gora begira
U.A.

DONOSTIA

Urdaibai ere goraka doan taldea da. Patxi Bilbaok zuzentzen dituen mutilak hirugarren izan ziren larunbateko estropadan, eta igandean garaipena eskuratzeko lehian izango zirela aurrez ikusten zen. Gauzak, baina, ezin izan zituzten biribildu. «Beste itxura bat eman dugu, eta ikusten da poliki-poliki gora goazela. Larunbatean igandean baino itsaso txarragoarekin ondo moldatu ginen, baina hala ere, igandean ere txanda irabazi genuen», azaldu zuen Patxi Bilbaok, bermeotarren entrenatzaileak. «Ea hurrego asteburuan beste aurrerapauso bat ematen dugun eta Kontxara besteei lana emateko prest iristerik dugun», gaineratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Seis muertos tras descarrilar un tren que viajaba de Galicia a Euskal Herria
Euskal Herria
Iñaki de Juana ha perdido ya más de 10 kilos
Ekonomia
Epai batek Kutxa zigortu du txanda kontratuengatik
Mundua
Empieza el juicio contra Saddam Hussein por el «genocidio» kurdo
Mundua
Dozenaka bidaiari hil eta beste asko zauritu dira Egipton tren istripu batean
Mundua
Hallan en Corsica dos cuerpos destruidos por una explosión
Kultura
Lee Miller, rebelde y libre
Euskal Herria
Un grupo de ciudadanos convoca una marcha para apoyar el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss