Bizkaian afiliatu gehiago Eraikuntzako Gizarte Segurantzan
BILBO
Eraikuntza izan zen urteko lehen hiruhilekoan Bizkaiko eta Arabako Gizarte Segurantzan afiliazio gehien izan zituen sektorea, %4,4 eta %8,3ko igoera izan baitzen, hurrenez hurren iazko epe bereko datuak kontuan hartuta. Gipuzkoan, aldiz, hazkunderik nabarmenena Zerbitzuen sektoreak izan zuen %4,5ko igoerarekin.
Horiek hala, eta Lakuako Lan Merkatuko Behatokiko datuei jarraiki, Bizkaia izan zen EAEn Gizarte Segurantzako afiliazio gehien izan zituen herrialdea, urteko lehen hiruhilekoan 467.307 afiliaturekin %3,2ko igoera izan zuen-eta. Ondoren, Zerbitzuen sektorea (%4,2) eta Nekazaritzarena(%2,3) igo ziren. Industrian, aldiz, afiliatu kopurua %0,7 jaitsi zen. Gipuzkoan lehen hiruhilekoan 306.528 afiliatu zeuden eta Araban 151.244.
|