GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-27
LAKUNTZAKO JAIAK
Janarien usain goxoz inguraturik hasi dira festak
Ordulariek eguerdiko ordu bata eman bezain laster hasi zituzten herriko jaiak lakuntzarrek, festetan oso ohikoa ez den arren, puntu-puntuan. Mahai baten inguruan izan ez arren, janariz inguraturik hasi ziren Lakuntzako jaiak: paella, olibak, oilaskoak eta beste hainbat jaki ikusi ahal izan ziren herriko plazaren alde batetik bestera.

LAKUNTZA

Etxerik goiztiarrenetan bazkalordua izan liteke eguerdiko ordu bata, beste batzuetan, berriz, bermut edo aperitiboare- na; edonola ere, janarekin eta edanarekin oso estuki lotua dago une hori. Ordu horrexetan bota ohi dute lakuntzarrek herriko jaien hasiera adierazten duen suziria, eta atzo izan zen askok eta askok espero zuten egun handi hori.

Edozein herritako jaietan bete-betean sartzen garenean batik bat, denok dakigu eta ikusi dugu puntualtasuna ez dela zorrozki errespetatzen, baina Lakuntzan, jaien hasiera behintzat, ordu-orduan egin zuten. San Saastin musika eskolako zuzendari Angel Luis Goñi izan zen herritarrei jaiak zoriondu eta suziria pizteko ardura eta ohorea izan zuena.

Txarangak eta gaita-jotzaileak une horretan isil-isilik zeuden arren, udaletxeko balkoian haiekin batera zeudenez gain, inor gutxik entzun zituen musikariaren hitzak, baina hori ez zen oztopo izan lehendabiziko suziria lehertu eta berehala jaiari merezi bezalako hasiera emateko; ahal dela behintzat, musikaz, herritar eta lagun minez eta jan edan goxoz inguraturik.

Hori, esan beharrik ere ez dago, ederki asko dakigu euskaldunok, eta lakuntzarrak ez dira salbuespena. Suziria bota baino ordu batzuk lehenago, bi gizonezkok plazaren erdi-erdian paella erraldoi bat prestatzeari ekin zioten. Egia esan, ez dakigu suteak ekiditeko indarrean jarri den legediak zer dioen halako suez, baina jaietan ia guztia libre denez gero... Ziur dakiguna da lakuntzarrek gozatu ederra hartu zutela ondorenean paella hura jaten.

Jakien joan-etorria

Paella ez zen izan, ordea, atzo eguerdian Lakuntzako plazan ikusi eta dastatu ahal izan zen jaki bakarra. Izan ere, suziria bota ondoren, txarangaren doinuez alaiturik, eta erraldoiek euren ibilbideari ekin aurretik, plaza inguruko tabernetatik hainbat erretilu atera zituzten olibaz, pintxoz eta askotariko jakiz beteta bertan bildutakoen artean banatzeko.

Nolanahi ere, kontu pixka batekin jan beharrekoak ziren horiek guztiak, izan ere, herriko buruhandiak batetik bestera baitzebiltzan honi, hari eta ondokoari joka, eta eskuartean zutena lurrera botaz gero...

Horrela pixka bat indarberritu ostean, erraldoiek herria zeharkatzeari ekin zioten, eta herriko kale eta zoko guztiak sei egunez atsedenik izango ez duen jai giroan bete-betean sartzea lortu zuten.

Egitaraua

Igandea 27

11.00: Dianak Berriozarko gaita- jotzaileekin. Ordu berean, Quad zirkuitua. 16.00etan berriro ere.

12.30: Meza nagusia.

13.00: Hamaiketakoa Gure Nahiak elkartearekin. Ordu berean, Niño Costriniren emankizuna.

19.30: Senegalgo Kora baletaren ikuskizuna.

21.00: Dantzaldia Kresala taldeare- kin. 1.00etan berriro.

22.00: Zezensuzkoa.

Astelehena 28

11.00: Dianak herriko trikitilariekin. Ordu berean plater-tiroa.

11.30: Puzgarriak. 17.00etan berriro ere.

13.00: Erraldoi, gaita-jotzaile eta buruhandiak. Ordu berean hamaiketakoa eskolako eta ikastolako guraso elkarteak antolatuta.

14.30: Haurrentzako bazkaria.

19.00: Cir Panic-en emankizuna.

21.00: Dantzaldia Drindots taldearen eskutik. 1.00etan berriro.

22.00: Zezensuzkoa.

Asteartea 29

11.00: Kalderete banaketa.

10.30: Play Station plazan.

13.00: Jota emanaldia.

18.00: Pilota partidak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estado se confiesa parte beligerante
Jendartea
Un preso aparece ahorcado en la cárcel de Iruñea
Euskal Herria
De Juana pierde más de 14 kilos en 21 días de huelga
Kirolak
Estreno de «proyectos» en un derbi sin polémicas
Kirolak
Hondarribiari ez zaio garaipenak lortzen ahaztu
Euskal Herria
Los responsables de la guerra sucia no cumplen ni el 10% de las penas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss