GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-27
Ahaztuak: «Egiaren eta justiziaren beharra mahai gainean jarri behar da»
Bidankozen esklabo izan zen Txomin Uriarte Bakioko gudaria, Arana Goiri batailoiko Felipe Amundarain, CNTren Isaac Puente batailoiko Francisco Alonso, PSOEren batailoi bateko David Perez Sentin eta frankismoak fusilatutako edo erbestean hil zirenen senitartekoak omendu zituzten atzo Bilboko konpartsek Areatzan. «Eusko gudariak» eta «Internazionala» abestu ondoren, krabelin gorriak bota zituzten Ibaizabalera hildakoen omenez.

BILBO

Ahaztuak 1936-1977 kolektiboak «egiaren eta justiziaren beharra, eta duintasunaren aldarrikapena mahai gainean» jartzera deitu zituen alderdiak, frankismoaren biktimak omendu zituzten ekitaldian egindako adierazpenetan. Izan ere, Bilboko konpartsek eta Ahaztuak kolektiboak frankismo garaiko biktimak omendu zituzten atzo 13.00etan Areatzan egindako ekitaldian.

Gobernu espainola gidatzen duen PSOEk indarrean jarri nahi duen Oroimen Historikoaren Legearen gainean, Ahaztuak taldeko bozeramaile Martxelo Alvarezek salatu zuenez, «herrien askatasuna defendatu zuten asko kanpoan uzten ditu, diru-laguntzak ukatzen zaizkien aitorpenik gabeko herritarrak». «PSOEk gidatzen duen traizio berri» gisa deskribatu zuen Oroimen Historikoaren Lege hori, berau gaitzesterako orduan.

PSOEren legearen aurka

Ahaztuak kolektiboko bozeramaileak, gainera, PSOErekin «kolaboratzeko prest diren EAJren eta beste batzuen laguntza hori» deitoratu zuen, eta horiei gogorarazi nahi izan zien aipatu legeak ez dituela «gudako oroitzapenak eztabaidatzen, baizik eta eduki basatia eta krudela duen zerbait».

«Askok eraiki nahi zuten askatasunezko proiektu baten oroimena da lege horrek ezbaian jarri nahi duena», esan zuen Alvarezek PSOEk indarrean jarri nahi duen legeari buruz, eta oraindik orain egia eta justizia agertzeko direla salatu zuen. Esan horren harira, legearen aurreproiektuak, Alvarezen esanetan, «ez du egia izpirik azaltzen, ezta konponbidea- rena eta justiziarena ere».

Horregatik, Ahaztuak kolektiboaren bozeramaileak gizarteari dei egin zion «iruzur honen aurrean jarrera aktiboa hartzeko, askatasunaren aldeko borrokalarien oroimena ahanzturara geruza berri batekin bultzatu nahi duen legearen aurrean».

Ekitaldiari amaiera emateko, “Eusko gudariak” eta “Internazionala” abestu eta gero, partaide izan ziren 200 lagun inguru Areatzako zubira bertaratu ziren, eta bertan, arrosa gorriak jaurtiz, frankismoko biktimei lore eskaintza egin zieten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estado se confiesa parte beligerante
Jendartea
Un preso aparece ahorcado en la cárcel de Iruñea
Euskal Herria
De Juana pierde más de 14 kilos en 21 días de huelga
Kirolak
Estreno de «proyectos» en un derbi sin polémicas
Kirolak
Hondarribiari ez zaio garaipenak lortzen ahaztu
Euskal Herria
Los responsables de la guerra sucia no cumplen ni el 10% de las penas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss